Gerri Muskuluen Distrofiari buruzko Kontzientziazio Eguna irailaren 30ean ospatzen da, gaixotasun horren inguruan sentsibilizatzeko eta ezagutarazteko. Biogipuzkoan, gaixotasun arraro hori Adolfo Lopez de Munainek eta Amets Saenzek zuzendutako Gaixotasun Neuromuskularren taldean ikertzen da.

Gaixotasun hori hobeto ezagutzeko, ikerketa-taldea biomarkatzaile erabilgarriak eta ez-inbaditzaileak bilatzen saiatzen da, R1 gerrietako muskulu-distrofiaren (LGMDR1) progresioa ezagutzeko eta, horrela, saiakuntza klinikoak posible egiteko. Ikerketa-taldetik azterlanei buruz nabarmendu dutenez, ezagutza ematea beti da oso pozgarria ikertzaileentzat. Gainera, pazienteei ahalik eta eragozpen gutxien eraginez ahalik eta informazio gehien lortzeko aukera ematen badigu, oso emaitza baliagarriak direla uste dugu“. Gainera, gaixotasuna ezaugarritzen jarraitzen dute, muskuluen endekapenean dituen ondorioak hobeto ezagutzeko eta diana terapeutikoak aurkitzeko. Gaur egun, Carlos III.a Institutuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Association Française contre les Myopathies (Frantzia) eta Coalition to cure calpain 3 (AEB) erakundeek emandako hainbat ikerketa-proiektu dituzte, LGMDR1 ezagutzen jarraitu ahal izateko. Era berean, taldeak lankidetza estua du NeuroMyologie Translationnelle, Aix Marseille Université, Marsella (Frantzia) eta Institute of Translational and Clinical Research, John Walton Muscular Dystrophy Research Centre, Newcastle upon Tyne (Erresuma Batua) ikerketa-taldeekin.

Gainera, ikerketa-taldeak Gipuzkoako Eritasun Neuromuskularren Elkartearen (GENE) laguntza jasotzen du,  beti nabarmentzen eta eskertzen dute laguntza, hain zuzen ere.