Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteak ekitaldi bat egin du Donostian, lurraldean garatuko diren proiektuetarako 2025erako ikerketa-laguntzak aurkezteko. Horrela, ikerketaren aldeko apustua indartu du, 2030ean minbiziaren %70eko biziraupena lortzeko eta pazienteei tratamendu berriak azkarrago iristeko bide gisa..

 

Guztira 9 laguntza eman dira, 8 ikerketa-proiektuetarako. Horietatik 6 Biogipuzkoako ikertzaileek garatutako proiektuetarako izan dira (María Jesús Perugorria dk, Irati Aranguren, Beatriz Coelho, Adrián Sanchez, Sara Manzano dk eta Jesús María Bañales dk), bat CIC biomaGUNErako (Aitor Manteca dk) eta beste bat EHUrako (Fernando Cossio dk), laborategiko praktiketarako beka batekin batera (Aurora Camino).

Ekitaldian honako hauek hartu dute parte: Marisa Arriola, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-eko presidentea; Ana Lopez, Donostiako Udaleko Gobernantza Irekia eta Kulturako Zinegotzi Ordezkaria eta Maite Peña, Zainketetako eta Gizarte Politiketako diputatua, besteak beste.

 

Biogipuzkoan garatutako proiektuei esleitutako laguntzak

LAB AECC 2025 Laguntza Maria Jesus Perugorria doktorearentzat

Bigarren laguntza Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuko (IIS Biogipuzkoa) Maria Jesus Perugorria doktoreari eman zaio. LAB AECC 2025 Laguntza bat da, “Nuevas inmunoterapias para el tratamiento del cáncer de las vías biliares” proiekturako.

Proiektuaren helburua kolangiokartzinoma edo behazun-bideetako minbizia tratatzeko immunoterapia berriak garatzea da, tumorearen aurkako immunitate-sistema aktibatzean zentratuta, haren defentsa-zelula nagusietako baten bidez (makrofagoak), tratamenduari ematen zaion erantzuna eta pazienteen biziraupena hobetzeko.

Esleitutako zenbatekoa 400.000 €-koa da 4 urtera.

 

AECC Gipuzkoa Doktoretza Aurreko AECC Gipuzkoa 2025 Laguntza Irati Aranguren-i

Doktoretza Aurreko AECC 2025 laguntza eman zaio Irati Aranguren-i, “Nuevos fármacos epigenéticos para el tratamiento del cáncer de hígado asociado a la enfermedad hepática asociada a disfunción metabólica (MASLD)” proiekturako, Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutura (IIS Biogipuzkoa).

Proiektu honen helburua mekanismo epigenetikoak identifikatzea da, MASLD disfuntzio metabolikoari lotutako gibeleko gaixotasunarekin erlazionatutako gibeleko minbiziaren garapena bultzatzen dutenak, baita farmako bideratu berriak garatzea ere, MASLD eta kartzinoma hepatozelularra duten pazienteen tratamendua eta biziraupena hobetzeko.

Esleitutako zenbatekoa 110.660 €-koa da 4 urtera.

 

Doktoretza Aurreko AECC Gipuzkoa 2025 Laguntza Beatriz Coelho-rentzat

Beatriz Coelho-k, Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutukoak (IIS Biogipuzkoa), Doktoretza Aurreko AECC 2025 Laguntza jaso du “Nuevas herramientas para predecir el pronóstico de los pacientes con cáncer biliar tras la cirugía” proiekturako.

Proiektuaren helburua biomarkatzaileak identifikatzea da tumore-ehunean eta biopsia likidoan, behazun-minbiziaren birgaixotze goiztiarrak aurreikusteko, ebakuntzaren osteko jarraipena eta erabaki terapeutiko pertsonalizatuak hobetuz, ebakuntza zehatzagoak eta emaitza kliniko hobeak dituzten pazienteei mesede eginez.

 

Esleitutako zenbatekoa 110.660 €-koa da 4 urtera.

 

Doktoretza Aurreko AECC Gipuzkoa 2025 Laguntza Adrián Sanchez-i

Adrián Sanchez-ek, Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutukoak (IIS Biogipuzkoa), AECC 2025 Doktoretza Aurreko Laguntza jaso du “Mecanismos que conducen a la inflamación asociada al cáncer de pulmón”, proiekturako.

Azterlan horretatik lortutako emaitzak oso garrantzitsuak izango dira MyD88 proteinak minbizian duen rola hobeto ulertzeko eta pazienteek proteina hori blokeatzeko doitasunezko immunoterapiak izan ditzaketen testuinguru zehatza identifikatzeko.

Esleitutako zenbatekoa 110.660 €-koa da 4 urtera.

 

AECC 2025 Sinergiak Laguntza Sara Manzano doktoreari

Laguntza hau Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuko (IIS Biogipuzkoa) Sara Manzano doktoreari eman zaio. AECC 2025 Sinergiak Laguntza honako proiekturako da: “Explorando cómo mejorar la inmunoterapia en cáncer de mama metastásico mediante el estudio de la citoquina Oncotatina M (ONCOSTA-T MET)”.

ONCOSTA-T METek Oncostatina M proteinak T linfozitoetan duen eragina ikertuko du, baita haren blokeoak immunoterapiak bularreko minbizi metastasikoan duen eragina hobetzen duen ere, aplikazio kliniko potentzialeko terapia konbinatuak sortuz.

Esleitutako zenbatekoa 20.000 €-koa da 2 urtera.

 

TRANSCAN 3 – JTC 2024 Laguntza Jesus Maria Bañales doktorearentzat

Laguntza hau Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuko (IIS Biogipuzkoa) Jesús María Bañales doktoreari eman zaio. Laguntza hori “Aurkinas: una nueva estrategia terapéutica para combatir el cáncer biliar y superar los mecanismos resistencia a tratamientos convencionales” proiektura bideratuko da. Bañales doktorea ezin izan da ekitaldira joan, baina Pedro Rodriguesek bere izenean jaso du diploma.

Proiektu honen helburua Aurkinek minbiziaren aurrean duten ahalmen terapeutikoa ebaluatzea da, bereziki kolangiokartzinoma, bai monoterapian, bai immunoterapiarekin konbinatuta, eredu humanizatu berritzaileak erabiliz, aukera terapeutiko mugatuak dituzten pazienteentzako tratamendu bide berriak irekiz.

Esleitutako zenbatekoa 40.000 €-koa da 3 urtera.

 

Mahai-ingurua: “Biziraupen txikiko minbiziak ikertzearen garrantzia”

Jardunaldia amaitzeko, mahai-inguru bat egin da minbizi mota guztiak ikertzearen garrantzia erakusteko, baina, batez ere, pronostiko txarrena dutenak ikertzeko, hala nola gibela, behazun-bideak edo birikak.

Itziar Vergara Biogipuzkoako zuzendari zientifikoak moderatu du mahai-ingurua. Aitor Manteca CIC biomaGUNE-ko eta AECC 2025 Ikerketa Laguntzako ikertzaileak; Maria Jesus Perugorria, Biogipuzkoako eta AECC 2025 LAB Laguntzako ikertzaileak eta Adrian Sanchez, Biogipuzkoako eta AECC Gipuzkoa 2025 Doktoretza Aurreko Laguntzako ikertzaileak hartu dute parte bertan.

Minbiziaren Aurkako Elkartearen helburu nagusietako bat 2030erako minbiziaren biziraupenaren % 70 gainditzea da. Hori lortzeko, ezinbestekoa da biziraupen txikia edo gelditua duten tumoreak ikertzea. Horregatik, mahai honetan parte hartu duten ikertzaileek biziraupen txikiko tumoreen antzekotasunak aztertu dituzte, eta minbizi horien eta haien erronka nagusien ikerketari nola ekin behar litzaiokeen buruz hitz egin dute. Mahai-inguru honetako parte-hartzaileek ondo baino hobeto ezagutzen dute egoera, jaso dituzten Laguntzak tumore mota horiek ikertzeko baitira.