Bularreko Minbiziaren Munduko Eguna urriaren 19an ospatzen da, hainbat jardueraren bidez minbizi hori ikusarazteko eta bere inguruan kontzientziatzeko. Gure Institutuan, besteak beste, Bularreko Minbizia eta MIPA taldeak ikertzen du minbizi hori, María M. Caffarelek eta Ander Urruticoecheak zuzenduta.
Talde hau ikerketa eta klinikako profesionalek (onkologia, kirurgia, etab.) osatutako diziplina anitzeko taldea da, bularreko minbizian espezializatua. Bularreko minbiziaren progresioan inplikatutako mekanismo molekularrak aztertzen dituzte, gaixotasun horretarako biomarkatzaile eta terapia berriak garatzeko. Horretarako, laborategiko esperimentuak animalia- eta zelula-ereduetan konbinatzen dituzte, eta estatuko eta nazioarteko saiakuntza kliniko askotan parte hartzen dute. Lan horiek guztiak egiteko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren, Carlos III.a Osasun Institutuaren edo Zientzia Ministerioa bezalko erakundee finantziazioa dute. Adibidez, azken urtean, jakin dugu GlycoTARGET nazioarteko proiektua, Maria M. Caffarelek parte hartzen duena, “la Caixa” Fundazioak finantzatu duela minbiziaren aurkako immunoterapia indartzeko edo Minbiziaren aurkako Gipuzkoako Fundazioaren laguntzak jaso dituztela.
Gainera, Maria M. Caffarelek Ikerbasqueren aintzatespena jaso du aurten, bere lidergo zientifikoagatik. Eskerrak emateko hitzaldian azpimarratu zuenez, bere taldeko hainbat kidek lagunduta, talde-lan hori laborategiko harremanetik harago doa, eta hori beti transmititzen dute parte hartzen duten jarduera guztietan. Zientzia egiteko modu horren adibide gisa, egiten duten jarduera guztia dago, beren ikerketak paziente-elkarteetara hurbilduz, hala nola, Katxalin, Izan Iñurri, Bularreko Minbizi Metastasikoaren Elkartea edo Minbiziaren Aurka Gipuzkoa bezelako beste batzuk.





