Maiatzaren 26an, Biogipuzkoan Gipuzkoa Minbiziaren Aurkako hogei boluntario inguru hartu genituen, minbiziaren ikerketan egiten dugun lana eta elkar hobeto ezagutzeko.
Itziar Vergarak, gure zuzendari zientifikoak, ongietorria eman zien eta egiten duten lana eskertu zien, funtsezkoa baita haien ikuspegia kontuan hartzea minbiziaren ikerketa egiterakoan. Ondoren, zenbait taldek boluntarioei azaldu zieten egiten duten lana, Institutuan egiten diren ikerketen lagin gisa. Horrela, Oihane Mitxelenak eta Juan Miguel Pardok minbiziaren ikerketara aplikatutako bioingeniaritza ereduetan egiten duten lana kontatu zuten; Irati Garmendiak biriketako minbizian irekitako ildoak azaldu zizkien; Matxus Perugorriak, minbizi gastrointestinal eta hepatikoetan egiten duten lana; eta June Gurrutxaga Navasek, CAR-T terapiak hobetzeko egiten ari diren lana..
Hitzaldien ondoren, boluntarioek ikerketa non gertatzen den ezagutzeko aukera izan zuten, María Arestin eta María Armesto ikertzaileekin batera, eta Josu Urretabizkaiaren parte hartzearekin. Instalazioetara egindako ikustaldian, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteko boluntarioei esker posible den egunerokoa zein den jakiteko aukera izan zuten.
Beti bezala, plazer bat izan zen Gipuzkoako Minbiziaren Kontrao boluntarioei harrera egitea. Espero dugu bisitaz gozatzea eta minbiziaren ikerketan elkarrekin lan egiten jarraitzea.















