Ikertzaileak 2026ko Mark Clements saria jaso du, Estatu Batuetako Cholangiocarcinoma Foundation erakundeak emandako sari gorena, bere lidergo zientifikoagatik eta behazuneko minbiziaren ikerketan egindako ekarpen aitzindariengatik.

Jesús Bañales doktorea, Ikerbasque ikertzailea Biogipuzkoan eta Gibeleko eta Digestioko Gaixotasunen CIBERean (CIBERehd), eta Nafarroako Unibertsitateko Biokimika eta Genetikako katedraduna, 2026ko Ikerketako Mark Clements Sariarekin saritu dute. Sari hori Estatu Batuetako Cholangiocarcincinoma Foundation-ek (CCF) ematen du. Saria maiatzean Salt Lake Cityn (Utah, AEB) egindako Fundazioaren urteroko biltzarrean eman zioten. AEB).

Epaimahaiburu Stacie Lindsey CCFren sortzaile eta presidentea eta Juan Valle doktorea, erakundearen zuzendari medikoa, izan ziren. Bañales doktorearen ikuspegia, berrikuntza eta nazioarteko lidergo eta lankidetzarako gaitasuna nabarmendu zituzten, baita kolangiokartzinomaren alorrean egindako ekarpen zientifikoen eragin iraunkorra ere. Kolangiozinoma ez da oso ohikoa, baina behazun-bideei eragiten die.

Bere ekarpen zientifiko nagusien artean, aipatzekoa da Colangiocarcinoma Aztertzeko Europako Sarea (ENS-CCA) sortu eta koordinatu izana, gaixotasun horren oinarrizko ikerketan eta ikerketa klinikoan nazioarteko erreferentziatzat hartzen dena. Era berean, irismen orokorreko ekimenen buru da, hala nola Behazuneko Minbizia duten Pazienteen Nazioarteko Erregistroa, zeinak mundu osoko 7.000 paziente baino gehiagoren informazioa biltzen baitu, eta aukera ematen baitu gaixotasunaren bilakaeraren ezagutzan aurrera egiteko, haren sailkapen klinikoa hobetzeko eta tratamenduei erantzuteko markatzaile diagnostiko eta prediktibo berriak identifikatzeko.

Bañales doktoreak kolangiokartzinomari buruzko 80 lan zientifiko baino gehiago argitaratu ditu inpaktu handiko nazioarteko aldizkarietan, eta gaixotasun horri buruzko nazioarteko adostasun-gida nagusiak koordinatzen ditu 2015etik. Gida horiek Nature Reviews Gastroenterology & Hepatology erreferentziazko aldizkarian argitaratu dira. Bere ikerketa-taldeak nabarmen lagundu du tumore horien garapena bultzatzen duten mekanismo biologikoak ezagutzen, eta gaur egun lanean ari da tumoreen aurkako farmako berriak, immunoterapiako estrategia berritzaileak eta minbizia goiz detektatzeko odoleko proba diagnostikoak garatzeko, pazienteei tratamendu sendagarria emateko aukerak areagotzeko helburuarekin.

Errekonozimendu honek, gainera, aparteko izaera du, Cholangiocarcinoma Foundation-ek Mark Clements saria Estatu Batuetatik kanpo dagoen ikertzaile bati ematen dion lehen aldia baita, bere ikerketa biomedikoaren nazioarteko proiekzioa nabarmenduz.

Bañales doktoreak Cholangiocarcinoma Foundation-en XX. Biltzarreko gala-afarian jaso zuen saria, bere aitak lagunduta. Hitzaldian, ikertzaileen, osasun-arloko profesionalen, pazienteen eta elkarteen arteko nazioarteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu zuen, behazun-minbiziaren ikerketan eta tratamenduan aurrera egiten jarraitzeko, esparru horrek aurrerapen kliniko garrantzitsuak izan bait ditu azken urteotan.

Era berean, eskerrak eman zizkien Fundazioari, nazioarteko zientzia-sareei, ikerketa-taldeari eta haren familiari etengabe laguntzeagatik. Azkenik, bereziki aitortu nahi izan zituen pazienteak eta haien familiak, eta nabarmendu zuen haien konfiantza, konpromisoa eta eskuzabaltasuna funtsezkoak direla ikerketa bultzatzeko eta gaixotasun hori hobeto ulertu, tratatu eta, gero eta maizago, sendatuko den etorkizunerantz aurrera egiteko.