Ikasturte honetarako Biogipuzkoa OIIk hainbat jarduera antolatu ditu Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei zuzenduta, kultura zientifikoa sustatzeko asmoarekin.

 

Explorando el envejecimiento

“Explorando el Envejecimiento” jardueraren helburua adintzeari buruzko ikerketa erakustea da, bost estazio tematikoren bidez, non hainbat jarduera egingo dituzten. Estazio hauetan adintzeak DNAn, garunean, ehunetan, erreakzio denboran eta zeluletan duen eragina erakutsiko da. Jarduera hau DBHko 4. mailako ikasleentzat zuzenduta dago. Izen-ematea formulario honetan egin daiteke, irailaren 18 baino lehen.

Kontuan hartu beharreko informazioa:

Onena talde bakoitzak 25 ikasle izatea da, gehienez 30. Zure taldea handiagoa bada, jarri harremanetan nola kudeatu dezakegun ikusteko.

Jarduera Biogipuzkoan egingo da, 2 ordu t’erdi inguruko iraupenarekin, 9:00tan hasita.

Parte hartuko duten ikastetxeak zozketa bidez aukeratuko dira eta iaz parte hartu ez duten ikastetxeei emango zaie lehentasuna. Onartuak eta ezezkoak irailaren 22an jakinaraziko dira.

 

Ate Irekien jardunaldiak

Ate Irekien jardunaldietan, ikertzaile batek gidatuta, Institutuari 40 minutu inguruko bisita bat egiten zaio, instalazioak eta bertan egiten den lana ezagutzeko. 2. Batxilergo Biosanitarioko ikasleentzat zuzendutako jarduera da, batik bat, biozientzietako karrera bat egiteko interesa duten ikasleentzat. Talde txikiak gomendatzen dira, bisita gertukoagoa izateko eta langileak ahalik eta gutxien eragozteko. Bisitak azaroaren 17 eta 19 artean izango dira. Izena emateko erabili formulario hau, eskuragarri dauden txandak bete arte.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, bidali mezu elektroniko bat Koldo Garciari edo deitu 943007534 telefonora