Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuak 2025eko Memoria Zientifikoa aurkeztu du, bertan urteko jardueraren emaitzak jasotzen direlarik. Memoria honetan, urteko mugarri garrantzitsuenak, jarduera-adierazleak eta Institutuak egindako lana neurtzeko, dimentsionatzeko eta ezagutarazteko balio duten zifren banakapena nabarmentzen dira.
Itziar Vergarak, Institutuko Zuzendari Zientifikoak, azpimarratu duenez, “2025. urte honetan zehar, Biogipuzkoa OII osatzen dugunok lanean jarraitu dugu proposatutako ardatzetan aurrera egiteko eta, egia esan, aurrera egin dugu. Deialdi lehiakorretan lortutako diru kopurua eta funtsak handitu ditugu, lan-espazioak eta azpiegiturak hobetu ditugu, eta, horri guztiari esker, ezagutza eta berrikuntza berriak sortu ditugu, hiru mailatan inpaktuak sortuz: esparru zientifikoan, gure argitalpenen kopurua eta kalitatea handituz, gizartean, albisteak eta argitalpenak handituz, eta herritarrekin eta, batez ere, pazienteekin partekatutako jarduera eta proiektuak ugarituz“.
Memoria begiratzera gonbidatzen zaituztegu, egiten dugun lana hobeto ezagutu dezazuen.





