Aste honetan zehar Biogipuzkoan Ate Irekien Jardunaldia egin dugu. Hiru egunez 15 ikastetxeko 300 ikasletik gure etxean jaso ditugu eta egiten dugun lana azaldu diegu. Jarduera hau, Gipuzkoako ikastetxeei eskeintzen diegun jardueren artean kokatzen da, Institutuak Kultura Zientifikoaren alde duen konpromezuaren barruan.

Ate Irekietan 2. batxilergo biosanitarioko ikasleei eraikina eta bertan egiten duguna erakusten diegu, gure Institutuak gizarteari egiten dion ekarpena ezagun dezaten, zientziara zaletu daitezen eta, ez dugu ukatuko, osasun-ikerkuntza beraientzat aukera bat izan daitekeela erakusteko. Gure etxetik gidari bezala, etapa ezberdinetan duden ikertzaileak izan dituzte gonbidatu berezi hauek. Hortaz, jarduera hau ezinezkoa litzateke Irune Lasa, Sonia Alonso, Carla Solé, Alex Martínez, Maria Manterola, Haizea Hernández, Jone Berasain, Josu Urretabizkaia, Mikel Muñoz, Amets Sáenz, Elizabeth Hijona, Aitor Zabala eta Enara Markaide lankideen eskuzabaltasunik gabe. Gainera, eskerrak eman nahi dizkiogu bisiten zehar beraien esperientziak ikasleekin partekatzeko ustekabean harrapatu ditugun lankideei, besteak beste, Ana Aiastui, Miriam Gorostidi edota Claudia Rodiño.

Gure eskerrik beroena Hernani BHI, La Anunciata, Urola Ikastola, Mundaiz Ikastetxea, Oteitza Lizea Politeknikoa, Ekintza Ikastola, Altza BHI, Oianguren BHI, Zumaiena, Aita Larramendi Ikastola, Oriarte BHI, Zubiri-Manteo BHI, Elgoibar BHI, Oiartzo Ikastola eta Lizardi BHI ikastetxetako ikasle era irakasleei gure etxeari bisita egiteagatik. Ziur etorkizunean berriro elkar ikusiko dugula, guztiak beharrezkoak baitkara kultura zientifikoa zabaltzeko, izan ikertzaile moduan, izan zientziazale moduan.