Pablo Iruzubieta Agudo, Donostia Unibertsitate Ospitaleko bitarteko laguntzaileak eta Biogipuzkoa Ikerketa Sanitarioko Institutuko Gaixotasun Neuromuskularren Ikerketa Taldeko ikertzaileak, Sanitas MIR 2023 Saria irabazi du. Lehiaketaren 27. edizioa da hau eta, aurten ere, espezialista horien lana, prestakuntza eta ikerketa-lana aitortzen dituzte, bai eta egoiliarrak diren zentruen prestakuntza-kalitatea ere.
Pablo Iruzubieta Agudo, orain Donostia Unibertsitate Ospitaleko Neurologia Zerbitzuan lan egiten duena, Zaragozako Unibertsitatean ikasi zuen. Geletatik DUOko BAME izatera pasa zen, orain lan egiten duen zerbitzuan, eta han amaitu zuen egoiliar onenaren egonaldia. Egoiliar izatearekin batera, Biogipuzkoako Neurozientzia Arloan hasi zen ikertzen.
Gogora dezagun, halaber, egoiliar izaten amaitu zuenean, Biogipuzkoak emandako Translaziozko Medikuntzako Egoiliar Ikertzaile Sarien lehen edizioan sarituetako bat izan zela. Sari horien helburua da Gipuzkoako ESIetan prestakuntza amaitzen duten mediku egoiliarren ikerketa-lana aitortzea.
Pablok tarte bat egin digu eskuratu duen sari honi buruz hitz egiteko.
Zein izan da saria lortu arteko ibilbidea?
Ikerketa eta laguntza klinikoa uztartu nahi izan ditut beti. Ikasketan zehar, Zaragozako Unibertsitatean, interes handia izan nuen biologia zelularreko eta neurozientzietako “oinarrizko” irakasgaietan, eta, izan ere, biologia zelularreko nire irakaslearen laborategian aritu nintzen lanean ikasketan. Geroago, egoilar nintzenean, ere saiatu naiz, ahal den neurrian, laguntza eta ikerketa klinikoa modu nahiko egokian uztartzen.
Zein esanahi du zuretzat sari hau jasotzeak?
Zalantzarik gabe, nire egoiliar eta medikuntzako ikasle etapa osoaren aitortza da. Ez dut uste norbaitek sariak lortzeko lan egin behar duenik, baina jasotzen direnean ilusio handia egiten du eta Sanitas Fundazioari asko eskertzen diot hautatua izateagatik, baina baita urte hauetan guztietan trebatzen lagundu didaten jende guztiari ere, hasi Zaragozako Medikuntza Fakultatetik eta Donostia Ospitaleko Neurologia Zerbitzura (egoiliarrak, tutoreak eta zerbitzuburua barne), baita Biogipuzkoan lan egiteko zortea izan dudan ikertzaile guztiei ere.
Zer eman dizu Donostia Unibertsitate Ospitalean egoiliar izateak? Zein esparrutan egin duzu lan –bai laguntzan, bai ikerketan–?
BAME egin nuenean, Espainia erdia zeharkatu nuen ospitale bila. Bi gauza argi nituen: neurologia egin nahi nuela eta nire egoiliar garaia klinikan formakuntza jasotzeko aprobetxatu nahi nuela, baina baita ikerketa translazionala egiteko ere. Ospitale askotan, xelebrekeria bat balitz bezala begiratzen zidaten, laborategian ikerketa egiteko aukerarik ba ote zegoen galdetzen nienean. Orduan Adolfo López de Munain ezagutu nuen, Donostia Unibertsitate Ospitalea ikustera etorri nintzen, eta ikusi nuen Neurologia Zerbitzuan tradizio, baliabide eta ideia asko zeudela ikertzeko, eta konbentzitu egin ninduen. Eta, egia esan, asko pozten naiz erabaki hori hartu izanaz. Oro har, oso ospitale gutxi daude Espainian ikerketa hain eskuragarri dutenak eta hain prestakuntza osoa izan dezaketenak maila klinikoan eta zientifikoan, eta jende oso ona ezagutu ahal izan dut, bai maila profesionalean bai pertsonalean.
Oro har, egoiliarra izatean, Neurologiako eremu guztietan ibili naiz, baina egia da bereziki interesatzen zaizkidala oinarri genetikoko gaixotasun neurologikoak (muskulu-distrofiak, ataxiak, familia-kabernomatosia…), eta mota horretako gaixotasunekin lotutako ikerketa-proiektuetan parte hartu dut.
Ikerketan parte hartzera animatuko zenuke beste BAME batzuk?
Zalantzarik gabe. Uste dut ikerketak ez duela betebehar bat izan behar, baina uste dut egoiliar guztiek aukera izan beharko luketela zertan datzan eta gustatzen zaien ala ez ikusteko. Gustatzen bazaie, nik asko animatzen ditut prestakuntza- eta laguntza-jarduera ikerketarekin uztartzen saiatzera. Egia da ez dela erraza, lana eskatzen du, eta egoiliar garaia pentsatuta eta antolatuta dago prestakuntza klinikoa izateko, ez ikertzeko, baina ikerkuntzan aritzeko moduak egon badaude, nahi izanez gero, konpromiso-maila aldakorrarekin, eta eguneroko asistentziari gauza asko eskaintzen die.
Zein dira zure etorkizuneko planak? Non ikusten duzu zure jarduera?
Nire ideia da ikasten eta hezten jarraitzea erbestean, segur aski fellowship batekin. Gero ez dut itzultzea baztertzen, nahiz eta nire plan ideala nire jardueraren %50 asistentziara eta %50 ikerketara bideratzea den, eta hori, gaur egun sistemak nola funtzionatzen duen kontuan izanda, ez da erraza.
Adolfo López de Munainek, Biogipuzkoa OIIko Neurozientzia Arloko arduradunak adierazi duenez, “egoiliar bikain baten ezaugarri pertsonalei aitortza bat da, bitarteko laguntzaile gisa ere izaten ari dena, eta egunen batean espero dut, hala nahi izanez gero, gure Ospitalera itzultzea, Kanadan ekainean hasiko duen egonaldi baten ondoren. Harro egoteko moduko arrazoia da gure zerbitzuarentzat eta ospitalearentzat, eta adibide bat etorkizuneko egoiliarrentzat”.
Zorionak Pablo!





