Apirilaren 11tik 15era bitarte, Parisen ospatu da urtero Gibelaren ikerketarako Europako Elkarteak (EASLek) antolatzen duen The International Liver Congress. Bertan biltzen dira mundu osoko zientzialari eta mediku adituak, gaixotasun hepatikoen inguruko azken ikerkuntzak ezagutu eta partekatzeko.

Edizio honetan, hepatologiaren komunitateak hepatitis birala deuseztatzeko duen konpromisoa nabarmendu dute, baita zientzialariek gibel-transplanteetan, gaixotasun autoimmuneetan eta gaixotasun metaboliko eta arraroetan egin dituzten aurrerapen nagusiak ere.

Apirilaren 14ko jardunaldian EASL elkarteak gazte hepatologoak sustatzeko sari ospetsuak aurkeztu zituen. Gaixotasun hepatikoen ikerkuntzan egindako lorpen azpimarragarrienei aipamen berezia eman nahian, EASL elkarteko Zuzendaritza Batzordeak eta Gazte Ikerlarien Ekintza Kontzertaturako Taldeak EASL Young Investigator Awards 2018 saria Jesús Bañales doktoreari ematea erabaki zuten. Bañales Ikerbasqueko ikerlaria da eta Biodonostia OIIko Gaixotasun Hepatikoen Taldeko arduraduna. Beste saria Pierre-Emmanuel Rautou Irakasleari eman zioten, Beaujon Ospitaleko Hepatologia Sailean eta Parisko Diderot Unibertsitatean aritzen da.

Zorionak!!!