Biodonostiako Maria Cafarel ikertzaileak jardunaldiaren mahi inguruko kide izan da.
Berriki Zientzia eta Teknologia Berdintasunean Jardunaldi irekia antolatu du Gipuzkoa Zientzia eta Teknologia Parkeak bere Miramoneko egoitzan, Emakundek lideratutako 2017ko Berdintasunerako Foroaren testuinguruan.
Topaketa hau jardunbide zientifiko-teknologikoen bide osoan genero-ikuspegia txertatzearen garrantzia ikusarazi nahian antolatu da, ikaskuntzaren oinarritik hasi eta garapen profesional eta enpresarialera arte, dibulgazioko, hezkuntzako eta enpresaren arloko ikuspegiarekin.
Bide horretan, Parkeko emakume ekintzaile, enpresari eta ikertzaileen parte hartzea bultzatu dute Parkekoek, Marta Macho Stadler, PhD (UPV-EHUko Irakaslea) Emakundeko Berdintasunerako 2016ko Saridunarekin batera solasean aritzeko.
Itziar Epalza, Euskadiko Parkeen Zuzendariak eman dio hasiera jardunaldiari, ondoren Marta Machori hitza emanez, “Mujeres con ciencia” bere hitzaldiarekin jarraitzeko. Ondorengo mahi inguruan parte hartu dute, Maria Muñoz Caffarel, PhD. Ikerbasque Research Fellow, Biodonostia OIIko Onkologia Arloko ikertzaileak; Gema Climent, ikertzailea eta Nesplora-ren sortzailea, Europar Komisioko Emakume Berriztatzailearen 2017ko Sariko finalistak; Natalia Garcia de Albizu, Kutxa Fundazioko Patronatuko Idazkariak; eta Itziar Zubillaga Azpiroz, PhD. DNA Data-ko Zuzendari Tekniko eta Kalitatekoak.
Jardunaldian ondorioztatu da zientzia eta teknologian emakumeen rola babesteak eta zabaltzeak duen garrantzia, eta gazteenen artean bokazio zientifiko-teknologikoak zabaltzeko eta ahalbidetzeko beharra. Honekin batera, gizartera zientzia eta teknologia hurbiltzeko premia ere ikusi da.









