Koloneko Minbiziaren Munduko Eguna dela eta, Biodonostia OItik nabarmendu nahi dugu Institutuko ikertzaileak egiten ari diren lana gaixotasun horren prebentzioarekin lotutako hainbat alderdiri buruz, alde batetik, gaixotasunaren garapena saihesteko neurriak hartzea ahalbidetuko dutenak, eta, bestetik, lesioen detekzio goiztiarra ahalbidetuko dutenak.
Minbizia da hiltzeko arrazoi ohikoena gizonen artean, eta bigarrena emakumeen artean, gaixotasun kardiobaskularren ondoren. Koloneko minbiziaren kasuan, hau da tumore guztien artean biztanlerian ohikoena den minbizia, eta biriketako minbiziaren ondoren minbiziak eragindako heriotzen bigarren kausa.
Hune honetan, 50 eta 69 urte bitarteko pertsonen koloneko minbiziaren baheketa-programak, gorozkietan ezkutatutako odolarekin, lesio preneoplasikoak eta koloneko minbizia detektatzea lortzen du fase goiztiarretan. Programa horrek %73ko parte-hartzea du, eta gure erkidegoan gaixotasunaren hilkortasuna %25 baino gehiago murriztea lortu da froga horien bidez. Koloneko minbizia fase goiztiarretan detektatuz gero, kasuen %90ean sendatzen da. Hala ere, erronkak asko dira, koloneko minbiziak eragindako biziraupen globala %65ekoa delako 5 urte pasa ondoren.
Gaur egun, Luis Bujanda doktorea buru duen Biodonostia OIIko Gaixotasun Hepatiko eta Gastrointestinalen arloak zenbait ikerketa-proiektu ditu martxan datu horiek hobetzeko. “Biodonostian lanean jarraitzen dugu kolon-minbiziaren biziraupenari buruzko datuak hobetzeko; haren garapena saihestuko duten alderdiak aztertzen ditugu, hala nola, lesioak garaiz detektatzea eta lesio horien jarraipenerako epeak baloratzea ahalbidetuko dutenak”, dio Bujanda Doktoreak.
Alde batetik, lehen mailako prebentzioan zentratzen dira, edo, bestela esanda, gaixotasuna garatzea saihesten duten neurrietan; batez ere, gaixotasuna agertu eta aurrera egin aurretik zer ingurumen-faktore edo faktore genetiko dauden aztertuz.
Bestalde, bigarren mailako prebentzioan ere lan egiten dute, hau da, pronostiko okerrago baten bilakatu daitezken lesioen detekzio goiztiarrean. Arlo honetan aztergai dituzten faktoreak askotarikoak dira. Hesteetako mikrobiota eta koloneko minbiziarekin duen lotura aztertzen dira; baita faktore genetikoak ere, bai gaixotasunaren bilakaera okerragoa zehazteko, bai poliposi zerratuaren sindromea identifikatzeko. Mikro-RNA azterketaren bidez kimioterapia eta erradioterapiaren ondorengo erantzun osoa iragartzen da ondesteko minbizian. Halaber, gorozkietan ezkutatutako odolaren testak hobetzeko, metabolitoak, mikro-RNA edo gorozkietako mikrobiotak aztertzen ari dira; honekin batera, kolon gazteetan, hau da, 50 urtetik beherako koloneko minbizian panelen erabilgarritasuna aztertzen ari dira eta baita kolon goiztiarreko minbizian – T1 – pronostiko okerragoa eragiten duten faktoreak ikertu ere.
Azkenik, hirugarren mailako prebentzioan ere lan egiten ari dira, kolon-polipoa izan duten pazienteetan kolonoskopiak errepikatzeko epe egokienak ezartzeko (kostu-eraginkortasuna alderatuz) Europako azterlan batean parte hartuz.
Artículos de referencia:
Alegria-Lertxundi I, Aguirre C, Bujanda L, Fernández FJ, Polo F, Ordovás JM, Etxezarraga MC, Zabalza I, Larzabal M, Portillo I, de Pancorbo MM, Garcia-Etxebarria K, Rocandio AM, Arroyo-Izaga M. Food groups, diet quality and colorectal cancer risk in the Basque Country. World J Gastroenterol. 2020 Jul 28; 26(28):4108-4125. doi: 10.3748/wjg.v26.i28.4108. PMID: 32821073; PMCID: PMC7403796.
Alegria-Lertxundi I, Aguirre C, Bujanda L, Fernández FJ, Polo F, Ordovás JM, Etxezarraga MC, Zabalza I, Larzabal M, Portillo I, M de Pancorbo M, Palencia-Madrid L, Garcia-Etxebarria K, Rocandio AM, Arroyo-Izaga M. Gene-Diet Interactions in Colorectal Cancer: Survey Design, Instruments, Participants and Descriptive Data of a Case-Control Study in the Basque Country. Nutrients. 2020 Aug 7;12(8):2362. doi: 10.3390/nu12082362. PMID: 32784647; PMCID: PMC7468855.
Garcia-Etxebarria K, Clos-Garcia M, Telleria O, Nafría B, Alonso C, Iruarrizaga-Lejarreta M, Franke A, Crespo A, Iglesias A, Cubiella J, Bujanda L, Falcón-Pérez JM. Interplay between Genome, Metabolome and Microbiome in Colorectal Cancer. Cancers (Basel). 2021 Dec 10;13(24):6216. doi: 10.3390/cancers13246216. PMID: 34944836; PMCID: PMC8699218.
Medina-Prado L, Mangas-Sanjuan C, Baile-Maxía S, Martínez-Roca A, Murcia O, Zarraquiños S, Rodríguez-Camacho E, Aginagalde AH, Álvarez-Urturi C, Valverde MJ, Zapater P, Bujanda L, Salas D, Portillo I, Pellisé M, Cubiella J, Jover R. Risk of Colorectal Cancer and Advanced Polyps One Year After Excision of High-Risk Adenomas. Dis Colon Rectum. 2021 Nov 22. doi: 10.1097/DCR.0000000000002068. Epub ahead of print. PMID: 34840293.
Unanue-Arza S, Idigoras-Rubio I, Fernández-Landa MJ, Bilbao-Iturribarria I, Bujanda L, Portillo I. Analysis of Post-Colonoscopy Colorectal Cancer and Its Subtypes in a Screening Programme. Cancers (Basel). 2021 Oct 12;13(20):5105. doi: 10.3390/cancers13205105. PMID: 34680254; PMCID: PMC8533900.
García-Foncillas J, Argente J, Bujanda L, Cardona V, Casanova B, Fernández-Montes A, Horcajadas JA, Iñiguez A, Ortiz A, Pablos JL, Pérez Gómez MV. Milestones of Precision Medicine: An Innovative, Multidisciplinary Overview. Mol Diagn Ther. 2021 Sep;25(5):563-576. doi: 10.1007/s40291-021-00544-4. Epub 2021 Jul 30. PMID: 34331269.
Fernández-Rozadilla C, Álvarez-Barona M, Quintana I, López-Novo A, Amigo J, Cameselle-Teijeiro JM, Roman E, Gonzalez D, Llor X, Bujanda L, Bessa X, Jover R, Balaguer F, Castells A, Castellví-Bel S, Capellá G, Carracedo A, Valle L, Ruiz-Ponte C. Exome sequencing of early-onset patients supports genetic heterogeneity in colorectal cancer. Sci Rep. 2021 May 27;11(1):11135. doi:10.1038/s41598-021-90590-z. PMID: 34045552; PMCID: PMC8159954.
Wada Y, Shimada M, Murano T, Takamaru H, Morine Y, Ikemoto T, Saito Y, Balaguer F, Bujanda L, Pellise M, Kato K, Saito Y, Ikematsu H, Goel A. A Liquid Biopsy Assay for Noninvasive Identification of Lymph Node Metastases in T1 Colorectal Cancer. Gastroenterology. 2021 Jul;161(1):151-162.e1. doi:10.1053/j.gastro.2021.03.062. Epub 2021 Apr 2. PMID: 33819484.
Soares de Lima Y, Arnau-Collell C, Díaz-Gay M, Bonjoch L, Franch-Expósito S, Muñoz J, Moreira L, Ocaña T, Cuatrecasas M, Herrera-Pariente C, Carballal S, Moreno L, Díaz de Bustamante A, Castells A, Bujanda L, Cubiella J, Rodríguez-Alcalde D, Balaguer F, Castellví-Bel S. Germline and Somatic Whole-Exome Sequencing Identifies New Candidate Genes Involved in Familial Predisposition to Serrated Polyposis Syndrome. Cancers (Basel). 2021 Feb 23;13(4):929. doi:10.3390/cancers13040929. PMID: 33672345; PMCID: PMC7927050.
Pin-Vieito N, García Nimo L, Bujanda L, Román Alonso B, Gutierrez-Stampa MÁ, Aguilar-Gama V, Portillo I, Cubiella J. Optimal diagnostic accuracy of quantitative faecal immunochemical test positivity thresholds for colorectal cancer detection in primary health care: A community-based cohort study. United European Gastroenterol J. 2021 Mar;9(2):256-267. doi: 10.1177/2050640620949714. Epub 2021 Mar 1. PMID: 32778002; PMCID: PMC8259257.