Dagoeneko eskuragarri dago 2016 urteari dagokion Biodonostia OII-ren Memoria Zientifikoa. Bertan Institutuak azken urtean burututako jardueraren berri ematen da. Horien artean aipatzekoa da Carlos III.a Institutuak(ISCIII)datozen 5 urtetarako Osasun Ikerketako Institutu gisa aritzeko ziurtagiriaren berritzea.
Memoria honetan bat egiten dira Ikerketa Taldeek Arlo ezberdinetan eta Ikerketarako laguntzako Plataformen bitartez garatutako jarduera zientifiko eta berritzaileak. Bertan xehatzen dira ekoizpen zientifikoa, ikerketa proiektuak, ikerketa klinikoak, garatutako irakaskuntza – heziketa jarduerak, Lankidetzarako Esparru Akordioen barruan sinatutako hitzarmen zehatzak, erakundearen teknologia eta osasun kerketaren ingurunean garatutako lankidetza sareak.
Biodonostia OII-ak argitaratutako Memoria guztiak, 2016koa barne, ondorengo estekan kontsultatu daitezke:





