Parkinson Gaixotasunaren Mundu Eguna dela eta Baleike aldizkariak Haritz Jimenez-eri egindako elkarrizketa bat argitaratu du. Haritzek bere Doktorego Tesia idazteko ikerketa lana Biodonostian egin du 2012 urteaz geroztik.

Euskeraz egindako erreportajean, ikerketa mundura bideratu zuten arrazoiak azaltzen ditu Haritzek, eta biokimikan graduatu eta gero, Biodonostian doktore aurreko ikertzaile lanetan hastearen erabakia nola hartu zuen.

Urte hauetan Institutuko Neurozientziak Ikerketa Arloko diziplina anitzeko talde batean egin du lan Jimenezek (partaide izan den oinarrizko arloko taldeaz gain, ospitaleko profesionales osatua: medikuak, erizainak, neuropsikologoak…), eta adierazi du zortea izan duela. “Arlo askotako pertsonak osatu dugu eta horrek ikerketan laguntzeaz gain, guri ere besteen eremuak ezagutzeko eta ulertzeko balio izan digu”, aipatu du.

Elkarrizketan zehar Parkinson gaizotasunari buruz hitz egiten du, nola hasi eta garatzen den, zein diren gaur egun erabiltzen diren ohiko tratamenduak edo ta arazo fisikoak azaleratzeaz gain kognitiboak ere badituela adierazten du. Honekin batera bere ikerketa lerroa inpultsitate kontrolaren desorekan markatzaileak (molekularrak, zelularrak eta jarrerari dagozkionak) bilatzea izan dela ere aipatzen du.

Erreportaje osoa hemen ikusi dezakezu.