Biogipuzkoa OIIeko Gaixotasun Hepatiko eta Gastrointestinaletako Arloko ikertzaileek (Beatriz Nafría Jiménez, Ainhoa Lapitz Dambolenea, Koldo Garcia Etxebarria, Luis Bujanda eta Jesus M. Banales) ikerketa bat gidatu dute, zeinean Gipuzkoan jasotako laginak erabili dituzten aztertzeko gorotz-mikrobiotaren erabilera polipo eta minbizia diagnostikatzeko.
Kolon eta ondesteko minbizia (KOM) da izidentzia handienetakoa duen minbizi-motetako bat, eta herrialde garatuetan bigarren heriotza-kausa da. Gaixotasun horrek, 2016 eta 2019 bitartean, 8.356 ospitalizazio eragin zituen EAEn, eta 85.751 ospitalizazio-egun izan zituen. Diagnostikoa goiztiarragoa den bitartean, bizirauteko aukera gehiago daude. Zenbait poblaziotan, mikrobiota fekalaren erabilera aztertu da KOM diagnostikatzeko, proba ez-inbaditzailea baita. Emaitzak aldakorrak izan diren arren, zenbait bakterio-taldek KOMrako adierazle erabilgarriak direla erakutsi dute, nahiz eta polipoetarako erabilgarriak izan diren bakterioak aurkitzea zailagoa izan den.
Azterlan honetan, gorozkietan dauden bakterioak aztertu ziren, 30 KOM kasu, 30 polipo-kasu eta 30 kasu osasuntsu, Bujanda doktoreak Donostia Unibertsitate Ospitalean errekrutatuak. Azpimarratu behar da azterketa horretarako KOM baheketa-programan lortutako laginak berrerabili zirela, eta baheketa-programan erabilitako kitetako mikrobiotaren informazioa lehen aldiz lortu dela.
Emaitzen arabera, polipoetan eta KOMn bakterioen aniztasuna jaitsi egiten da pertsona osasuntsuen mikrobiotarekin alderatuta. Gainera, hiru bakterio-talde polipoekin lotuta zeudela ondorioztatu zen, eta sei taldek KOMekin lotura zutela. Talde horietako bat, Clostridiaceae, KOMren garapenarekin lotutako taldea da, eta, modu sendoan lan honetan ikusi zen KOMren hasierako faseetan presentzia txikiagoa zuela. Gainera, bakterio-talde kopuruaren aldakortasuna eta haien presentzia zenbait alderdi klinikorekin erlazionatu ziren, besteak beste, polipoaren tamaina, tumorearen fasea edo lipidoen maila.
Egileek espero dute lan horren emaitzek KOMren diagnostiko goiztiarrean sakontzen jarraitzea, eta mikrobiotak polipoen eta KOMen garapenean duen zereginari buruzko ezagutza EAEko biztanleetara eramatea eta egokitzea. Gainera, kontuan hartuta KOMren bahetze-programan erabilitako kitetik lortutako mikrobiota dela, etorkizun handiko bidea irekitzen du ikerketa honek.
Minas Gerais Unibertsitateko (Brasil) eta Gottingengo Unibertsitateko (Alemania) ikertzaileen kolaborazioa izan du; eta Eusko Jaurlaritzaren (Elkartek KK-2022/0045) eta gaixotasun hepatiko eta digestiboen CIBER (CIBEREHD) laguntza izan du ikerketa honek, eta Frontiers in Microbiology aldizkarian argitaratu da.





