Standfordeko Unibertsitateak egindako rankingean 160.000 ikertzaile inguru daude.
Stanfordeko Unibertsitateko John P. A. Loannidis irakasleak zuzentzen duen taldeak 1996tik 2019ra bitartean argitaratutako 22 ikerketa alorretako zazpi milioi ikertzaileren lanei buruzko informazioa bildu eta aztertu du. Ikerketak, kimika, ingeniaritza, ekonomia eta negozioekin zerikusia duten alorrak hartzen dituzte.
Luis Bujanda, Biodonostiako Gaixotasun Hepatiko eta Gastrointestinalen Arloko arduraduna, “Gastroenterologia eta Hepatologiaren” arloan mundu mailan eragin handiena duen ikertzaileetako bat bezala onartua izan da ikerketa horren arabera, eta 1.310 postuan kokatu da 76.367 ikertzaileren artean.
Ikerketa 2020ko urrian argitaratu zen, eta eragin handiena duten ikertzaileei buruzko azterketa eguneratua ematen duen datu-base bat jasotzen du, haien lanei egindako zitazioei eta horien inpaktu-indizeei buruzko informazioarekin.





