Urriaren 25ean eta 26an, Donostian, ‘Matchmaking Innovación en Salud: Smart Medical Devices and Robotics’ foroa egin da, Teknologia Sanitarioko Berrikuntzarako Espainiako Plataformak – Fenin-, Eusko Jaurlaritzak, TECNALIAk eta Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak antolatuta. Foroaren helburu nagusia berrikuntza irekiko ekosistemak bultzatzea izan da, «Smart Medical Device & Robotics» irtenbide berriak garatzera bideratuta.
Ekimen honek Berrikuntza eta Ikerketa Sanitarioko Euskal Fundazioaren (BIOEF), Basque Health Clusterraren, Basque Research & Technology Alliance-ren, Carlos III.a Osasun Institutuaren ITEMAS plataformaren eta Ingeniaritza Biomedikoko Espainiako Elkartearen (SEIB) laguntza ere izan du.
Foro horren esparruan, Biodonostiak, hilaren 25eko jardunaldian, osasunaren arloko garapenaren, ikerketaren eta berrikuntzaren arloko zentro garrantzitsuenak bildu zituen, eta horiekin ezagutu genituen bai EAEko osasun-ekosistemaren ingurunea, bai sektore horrek dituen erronkak.
Lorea Mendoza BIOEFeko koordinatzaile zientifikoak, Eusko Jaurlaritzak osasun pertsonalizatuaren arloan duen espezializazio adimentsuaren estrategia eta Euskadiko Ikerketa Klinikoaren egungo ekosistema aurkeztu zizkigun. Era berean, berrikuntza robotiko kirurgikoaren erronkak ezagutu ahal izan genituen José M. Balibrea doktorearen eskutik, kirurgia bariatrikoan aditua, SEIQeko zuzendaritza-batzordeko kidea eta Germans Trias i Pujol Ospitaleko endokrinologia eta kirurgia bariatrikoaren zerbitzuko atalburua.
Bestalde, atsegin handiz ezagutu genituen Medtech eta Robotikan ditugun osasun-erronkak, Donostialdea ESIko zuzendariorde medikoaren Maite Martínez Zabaletaren eskutik. Maitek balioan eta datuaren garrantzian oinarritutako medikuntza erakutsi zigun. Javier Díez doktoreak, Ezkerraldea Enkarterri-Gurutzeta ESIko Nerbio Sistemako proba-bankuaren arduradunak, exoeskeletoekin eta beste errehabilitazio-sistema batzuekin robotikan egindako aurrerapen handiak erakutsi zizkigun. Euren proba-bankuan erabili zituzten, bizkarrezur-muineko lesioak zituzten pertsonei eta errehabilitazio oso zaila dunenei ibiltzeko aukera emanez. Gaspar Sánchez doktore eta IIS Bioarabaren berrikuntza-koordinatzaileak adimen artifizialak osasun-ikerketan dituen garrantzia eta erronkak azaldu zizkigun. Eta, azkenik, Javier de Castro doktoreak, La Paz Ospitaleko onkologia medikoko atalburuak eta IdiPAZ institutuko berrikuntzako zuzendariak, berrikuntzak osasun-sisteman duen garrantzia azaldu zigun, baita berrikuntza-prozesu baten barruan profil bakoitzak dituen rol eta ikuspuntu desberdinak ere. Gainera dierazi zuen, berrikuntzako i letra larria ezinbestekoa bihurtu dela, osasun-sistemaren hobekuntzan eta iraunkortasunean aurrera egiteko.
Hilaren 26ko jardunaldia, neurri handi batean, networkinga eta startup-en, Feninekin lotutako osasun-teknologiaren sektorean ibilbide luzea duten konpainien eta ikerketa-taldeen arteko proiektuak bultzatzera bideratu zen.
Jardunaldiaren edukiek helburu hirukoitz bati erantzun diote: batetik, gailu mediko adimendunen eta robotikaren eremuko industria-ehunaren arteko sinergiak konektatzea; bestetik, osasun-sistema eraldatzen duten proiektuen identifikazioa eta garapena erraztea; eta, azkenik, osasun-teknologiaren inguruko balio-kate bat bultzatzea.
Itziar Vergara, Biodonostia OIIko Zuzendari Zientifikoaren adierazpenak jardunaldi hauen inguruan. Tecnalia R&Iren video honetan:






