Argazkia: Fundación Cien

Neuroendekapenezko Gaixotasunen Nazioarteko Kongresuan, irailaren 19 eta 22aren artean egin dena, Biogipuzkoa OIIko hainbat ikertzaileek parte hartu dute.

Kongresuan zehar hainbat gai berritzaile jorratu dira, besteak beste, biomarkatzaileak, genetika eta amiloideen aurkako terapia berriak. Hala, gure lankide David Otaeguik, Esklerosi Anizkoitzeko Taldeko koarduradunak, “Zelulaz kanpoko besikulak neuroendekapenean, biomarkatzaile bat baino gehiago” izenburu zuen hitzaldia eman zuen. Beste batetik, gure lankide Lorea Blázquezek, Neuroendekapenezko Gaixotasunen taldeko ikertzaileak, “Zuzendutako RNAren sekuentziazioren estrategia batek identifikatzen ditu poliadenilazio kriptikoaren erabilera diferentziala Hungtingtonen Gaixotasunean eta beste neuroendekapenezko gaixotasunetan” hizpide izan zuen.

Adolfo López de Munainen hitzetan, Biogipuzkoa OIIko Neurozientzien Arloko Arduraduna eta CIBERNEDeko zuzendari zientifikoa, “nazioarteko hitzordu honek foro paregabea eskaintzen du neurodendekapenezko patologien aurrerapenari buruz eztabaidatzeko, eta urte bat gehiago izango ditu CIBERNEDeko 56 bikaintasun-taldeetako ikertzaileak. Talde horiek Osasun Sistema Nazionaleko ospitaleetan, unibertsitateetan eta Espainiako lurralde osoan banatuta dauden beste ikerketa-zentro batzuetan integratzen dira”. Gaineratu du “hainbat erakundetan sarean lan egiten dugun CIBERNEDeko taldeok urteko hitzordu honetaz baliatu gara aurrerapen zientifikoak eguneratzeko eta lankidetzarako aukera berriak aurkitzeko.

Kongresua antolatu dute Reina Sofia Fundazioak, CIEN Fundazioak, CIBERNEDek eta Sociedad Española de Neurologíak; eta arrakasta handiz Malagan egin da.

(Argazkiak: Ciberned)