Biodonostiak urtero bere ateak zabaltzen ditu “Explorando El Cuerpo Humano” hezkuntza eta dibulgazio aktibitatea lantzeko Gipuzkoako hainbat eskoletako gaztetxoekin. 30 ikasle inguruko taldeak osatzen dira eta bertako ikerlarien lagutzaz giza gorputzaren alderdi biologikoa aztertzen saiatzen dira.
Berriki izan ditugu gure artean Donostiako IES Zubiri-Manteo BHI-ko ikasleak jardueran parte hartzen, eta horiekin batera Euskadi Irratiko Faktoria Magazineko mikrofonoak etorri dira gertutik jardueraren nondik norakoak irratian kontatzeko.
🎧 Hemen entzun dezakezu Explorando e Cuerpo Humano aktibitatearen giroa zuzenean:
Eskerrik asko Faktoria Magazina!







