Eusko Jaurlaritzak Biocruces Bizkaia eta Biodonostia Osasun Ikerketako institutuei, 734.000 euroko diru-laguntza ematea erabaki du, euskal osasun-sisteman gailu medikoak eta osasun-teknologia balioztatu eta erakutsi daitezen bultzatzeko. Erabakia Euskadi 2020rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren zabalkundean kokatzen da; arlo nagusietako bat osasun-ikerketa da, Euskadin osasun-sistemaren kalitatea, eraginkortasuna eta efizientzia hobetzearen zerbitzura ezagutza sortzeko duen ahalmena dela eta.

Osasun Ikerketako Institutuak, eragile aktiboak dira RIS 3 Espezializazio Adimentsurako Estrategiaren barruan lehentasunezko arlo tematikoetan, biozientzia-osasunaren eremuko ekimen estrategikoen barruan daudela.

Testuinguru horretan, gailu medikoak eta osasun-teknologiak balioztatzeko eta erakusteko prozesuak areagotu eta bizkortzeko beharra egiaztatu da, Innosasun programa estrategikoaren barruan produktuen garapenari laguntzeko; programa horren bidez, euskal osasun-sistema publikoaren eta industriaren arteko edo lotutako beste eragile batzuen arteko elkarreragina eta lankidetza antolatzen dira. Programa honek euskal osasun-sistemaren jarduna babesten du berrikuntzaren arloko garapenerako saiakuntza-banku gisa.

Argibide gehiago: www.irekia.euskadi.eus