Datorren otsailaren 11n Emakumeak eta Neskak Zientzian Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu osoan.

Egun hau ospatzeko eta munduko ekimen honekin bat egiteko, beste behin ere, Euskadiko zientzia eta teknologia ordezkatzen duten erakundeak, horien artean Biodonostia dagoelarik, indarrak batu ditugu publiko guztientzako jarduera-programa oso bat aurkezteko, mezu argi bat helarazteko helburuarekin: zientzia nesken kontua da.

Representación de Biodonostia en la presentación de la iniciativa #EmakumeakZientzian2022

Otsailaren 11tik 18ra bitartean, Donostian, Emakumeak Zientzian 2022 programazioak tailerrak, hitzaldi publikoak eta esperimentuak izango ditu, emakumeek zientzian duten jarduera ikusarazteko, jarduera zientifiko-teknikoei egozten zaizkien rol maskulinoak hausteko eta nesken eta nerabeen artean karrera zientifikoen aukeraketa sustatzeko.

Antolatutako jarduera ugarien artean, programazioak online hezkuntza-jarduerak eta aurrez aurrekoak ere biltzen ditu, zientziaren mundua haurrei, gazteei eta, oro har, publikoari hurbiltzeko eta emakume zientzialarien papera ikusarazteko.

Biodonostia OIIaren kasuan, otsailaren 15ean, publiko orokorrari zuzendutako “Nola detektatzen da Covid-19a?” Hitzaldi-tailerra eskainiko da, Covid-19a detektatzeko laborategiko teknika nagusiak bertatik bertara ezagutarazteko. Halaber, otsailaren 16an, mahai-inguru bat egingo da “nire etorkizuna zientzialari gisa” izenburuarekin, eta hizlari gonbidatuak izango dira tesia bukatu ondoren biomedikuntza arloan dauden karrera profesionalei buruz hitz egiteko. Batez ere doktoratu aurreko ikertzaileei eta graduko ikasleei eta master ikasleei, zuzenduta egongo da. Azkenik, otsailaren 17an, Victoria Eugeniako Club Aretoan, “Emakume zientzialariak atzo eta gaur” topaketa egingo da. Bertan, Donostiako hainbat zentrotan lan egiten duten sei emakume zientzialari igoko dira oholtzara, eskuartean dituzten ikerketei buruz hitz egiteko. Biodonostiaren kasuan, Olga Ibañez, Biologia Konputazionaleko eta Sistemen Biomedikuntzako taldeko ikertzaileak hartuko du parte.

Biodonostiako jardueretan izena emateko:

Mahai-ingurua: “Nire etorkizuna zientzialari gisa”. Ikerlariei zuzendua; Otsailaren 16an, 10:30tan. https://emakumeakzientzian.eus/es/ekitaldiak/mi-futuro-como-cientifica/

Hitzaldia-tailerra: “Nola detektatzen da Covid-19a?” Publiko orokorrera zuzendua; Otsailaren 15ean, 17:00tan.
https://emakumeakzientzian.eus/es/ekitaldiak/nola-detektatzen-da-covid

Hitzaldiak eta aurkezpenak: “Emakume zientzialariak atzo eta gaur”. Publiko orokorrera zuzendua; Otsailaren 17an, 18:30tan.
https://emakumeakzientzian.eus/es/ekitaldiak/emakume-zientzialariak-atzo-eta-gaur/

Informazio gehiago: www.emakumeakzientzian.eus