Azaroaren 29an, Donostialdea ESIko Onkologiaren eta Biodonostiaren arteko topaketa egin zen. Jardunaldiaren helburua harremanak estutu eta ezagutza eta azken berriak partekatzea izan zen, bai ikerketaren inguruan, bai asistentzia onkologikoaren inguruan.

Duela 5 urte Biodonostiako onkologiaren ikerketa arloa sortu zenetik, Institutuko ikertzaileak eta Donostialdea ESIko onkologia zerbitzuko langile sanitarioak hainbat proiektutan aritu dira lankidetzan. Jardunaldi hauek urrats bat gehiago dira elkarrekiko lankidetza sendotzeko eta, hartara, sinergiak sortzeko.