Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko- Donostialdea ESIko ikertzaile-klinikoek biztanleria oinarri duen atzera begirako azterlan batean parte hartu dute, Dementzia Frontotenporalak (DFT) Europan duen eragina aztertzeko. JAMA Neurologyn argitaratutako lana FRONTIERS (The Frontotenporal Dementia Incidence European Research Study) izeneko partzuergoan sartuta dauden Europako bederatzi herrialdetako hamahiru zentroen laguntzaz egin da, guztira, 11 milioi lagun barne hartuta.
Dementzia Frontotporala gaixotasun neurodegeneratibo arraroa da, lobulu frontalen eta tenporalen atrofia progresiboa du ezaugarri. Ezaugarri kliniko heterogeneoen espektro zabal bat zehazten du, eta ezaugarri hauek ditu: disfuntzioak, nortasun-aldaketak, hizkuntzaren narriadura eta funtzio motorren defizitak. Dementzia hori pazienteen ia % 30ean heredatzen da, eta hainbat aldaera kliniko identifikatu dira. Dementzia Frontotporalaren benetako intzidentzia ez da ondo ezagutzen, eta FRONTIERSek egindako ikerketari esker, gaur egun gehiago dakigu gaixotasunaren ezaugarri diren maiztasunari eta klinikari buruz.
Biodonostia eta eta Donostia Unibertsitate Ospitaleko Fermín Moreno, Myriam Barandiaran eta Alazne Gabilondo doktoreak FRONTIERS partzuergoko kide dira, eta 380.000 biztanle inguru aurreikusten den Donostialdea ESIan diagnostikatutako Dementzia Frontotemporalaren kasu berriak jasotzen eta aztertzen parte hartu dute, 2018ko ekainaren 1etik 2019ko maiatzaren 31ra bitartean.
Azterlan horren arabera, Dementzia Frontotemporal globalaren intzidentzia Europan 2,4 kasukoa izan zen 100.000 pertsona-urteko, eta intzidentzia handiagoa izan zuen gizonetan (2,8 kasu 100.000 pertsona-urteko) emakumeetan baino (1,9 kasu 100.000 pertsona-urteko). Aurkikuntza esanguratsu gisa eta uste zenaren aurka, ikerketak erakusten du gaixotasunak heldu gazteei ez ezik, adineko pertsonei ere eragiten diela.
Donostialdeko ESIaren kasuan, erregistratutako intzidentzia 3,87 kasukoa izan zen 100.000 pertsona-urteko, eta horrek, adibidez, Euskadiko biztanleriara ekarrita, dementzia horren 85 kasu berri suposatuko lituzke, urtero diagnostikatuak.
Azterketa horri esker, Europako Dementzia Frototporaleko kasu berrien urteko kopurua ezagutu ahal izango da, eta, horri esker, ikertzaileek, baina baita osasun-politikak formulatzeko ardura dutenek ere, dementzia hau tratatzeko estrategia egokiak garatu ahalko dituzte.
FRONTIERS partzuergorako proposatutako hurrengo urratsa prospektiba-fase berri bat egitea da, azterlan genetikoak eta biomarkatzaileak inplementatuz.
Artikulua:
Incidence of Syndromes Associated With Frontotemporal Lobar Degeneration in 9 European Countries.
Logroscino G, Piccininni M, Graff C, Hardiman O, Ludolph AC, Moreno F, Otto M, Remes AM, Rowe JB, Seelaar H, Solje E, Stefanova E, Traykov L, Jelic V, Rydell MT, Pender N, Anderl-Straub S, Barandiaran M, Gabilondo A, Krüger J, Murley AG, Rittman T, van der Ende EL, van Swieten JC, Hartikainen P, Stojmenovic GM, Mehrabian S, Benussi L, Alberici A, Dell’Abate MT, Zecca C, Borroni B; FRONTIERS group. JAMA Neurol. 2023 Jan 30. doi: 10.1001/jamaneurol.2022.5128





