Jesús Fernández Crespo, Carlos III.a Institutuko(ISCIII) Zuzendari Nagusiak Biodonostiako instalazioak bisitatu zituen martxoaren 16ean, bertatik bertara ezagutzeko bertako profesionalek egiten duten lana.
Jardunaldiaren ekitaldi nagusian Julio Arrizabalaga doktoreak, Biodonostiako Zuzendari Zientifikoak, Institutua aurkeztu zuen, eta Fernández Crespo doktoreari eman zion hitza. Hark osasuneko ekintza estrategikoari buruzko hitzaldia eskaini zuen, «Osasun-ikerketako institutuen programa» izenekoa.
Halaber, Biodonostia-ren Ikerketa Taldeetako Arduradunekin topaketa desberdinak garatzeko aukera izan zuen Fernández Crespo doktoreak.
Carlos III.a Osasun Institutua Estatuan biomedikuntzako ikerketa finantzatu, kudeatu eta gauzatzen duen ikerketako organismo publiko nagusia da. Iaz, ISCIII-ak datozen 5 urtetarako Osasun Ikerketako Institutu gisa aritzeko ziurtagiria berritu zion Biodonostiari.







