Biodonostian Otsailaren 11, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna aldarrikatu nahi dugu, data hau gogora ekarriz eta emakume zientzialarien lanari ikusgaitasuna emanez, besteak beste Zentroaren %60 emakumez osatuta dagoelako.

Emakumeen presentzia arlo zientifiko batzuetan, hala nola fisika edo ta ingeniaritzatan, oro har, gizonenetik beherakoa da. Desoreka hau hareagotu egiten da ikerketa-ibilbidea aurrera doan heinean. Gainera, gaur egungo gizarteak emakume zientifikoak eta teknologoak ixilduta dauzka, heziketa-materialetan edo komunikabideetan ez bait dute ia presentziarik. Emakume zientzialari erreferente ezak neskak euren buruaetarako eredurik gabe uzten ditu.

Biodonostian Zientziarekin konpromisoa duten Zientzia-emakumeak ditugu. Hain zuzen ere, nesketan zientziarenganako zaletasuna sustatzen eta zientzia eta teknologia gizarteratzen dutenak. Bide honetatik, guretariko hainbat ikertzaile emakumeak, berdintasunerako zenbait forotan parte hartzeaz gain, egun, INSPIRA  programan mentore lanetan ari dira. Programa hau nesken arteko bokazio zientifiko-teknologikoaren sustapenerako proiektu aitzindaria da Euskadin. Zientzia, teknologia eta ikerketa munduko emakume profesionalek ematen duten sentsibilizazio ekintzatan eta orientazioan oinarrituta dago, talde mentoring teknikan oinarrituta, Lehen Hezkuntzako 5. Eta 6. Mailako ikasleen artean STEAM (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) sustatzeko helburuarekin.

Nazio Arteko eguna ospatzea ondo dago, bai, baina ez dezagun ahaztu errealitate hori alderantzikatzeko eguneroko lanean jarraitu behar dugula.