Ezk-Eskb.: Mª Isabel Lucena, Mª Teresa Rodrigo, Beatriz Mínguez, Remedios Toledo, Florencia Pollorsky, Ioana Riaño, Jesús Bañales, Raúl Andrade, Luis Bujanda, Jose Luis Martínez, Jose Luis Calleja.
Martxoaren 24an, Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuak URSOPOL (ICI22/00043) proiektuko ikertzaileen lehen bilera egin zuen. Carlos III.a Osasun Institutuak finantzatutako diziplina anitzeko topaketa bat izan zen,
Biodonostia OIIk koordinatu eta sustatu egiten du proiektu hori, eta saiakuntza kliniko baten bidez garatzen da. Saiakuntzan, azido ursodesoxikolikoaren eraginkortasuna eta segurtasuna ebaluatuko dira, terapia berri gisa gaixotasun hepatorrenal polikistikoak tratatzeko, azterketa genetikoa egiteko eta biomarkatzaile pronostikoak zehazteko.
URSOPOL proiektuaren koordinazioa Biodonostia OII – Donostialdea ESIko ikertzaileek egingo dute. Bujanda doktorea izango da ikerketa klinikoko proiektu honen zuzendaritza bere gain hartuko duen ikertzaile klinikoa. Bañales doktoreak oinarrizko ikerketaren eta ikerketa esperimentalaren arloan koordinazio zientifikoko lanetan eta Riaño doktoreak saiakuntza klinikoaren diseinuan, garapenean eta gauzatzean lagunduko dute.
Nabarmentzekoa da osagarri diren profil profesional desberdinetako ikertzaileen inplikazioa proiektuan, eta 7 ospitale publikoren parte-hartzea, dagozkien Osasun Ikerketa Institutuekin: Donostia Ospitalea (Donostia) – Biodonostia OIIa, Virgen de la Victoria Ospitalea (Malaga) – IBIMA, Puerta de Hierro Ospitalea (Madril) – IIS Puerta de Hierro, Vall d Hebron Ospitalea (Bartzelona) – VHIR, Gurutzetako Ospitalea (Bilbo) – Biocruces-Bizkaia OIIa, Virgen del Rocío Ospitalea (Sevilla) – IBIS, eta Malagako Eskualdeko Ospitalea (Málaga) – IBIMA.
Proiektua Ikerketa Klinikoetarako ISCIII Plataformako Zuzendaritza Batzordeari aurkeztu zaio, eta hark, ebaluatu ondoren, jakinarazi du Ikerketa Klinikoetarako Euskarria izeneko ISCIII Plataformak (SCReN) konpromisoa hartzen duela proiektu horri laguntzeko.
URSOPOL elkarlanerako gogo handiarekin jaio da. Proiektuan parte hartzen duten ikertzaileek ikertzaile nagusi eta kolaboratzaile gisa parte hartzen dute ikerketa-egitura egonkorretan, eta nabarmentzekoa da talde koordinatzailea Carlos III.a Osasun Institutuko Gaixotasun Hepatiko eta Digestiboen Sareko Ikerketa Biomedikorako Zentroaren(CIBEREHD) barruan sendotutako ikerketa-taldea dela. Nabarmentzekoa da, halaber, Ikerketa Klinikoko ISCIII Plataformako nodo-arduradun biren parte-hartzea (PT20/00007 eta PT20/00127). Biak dira sareko ikerketa sustatzen duten egiturak, eta lotura izan dira, oraingo lankidetza sustatuz.
Proiektu honek ikuspegi guztiz berritzailetik heltzen dio gaixotasunari, gaur egun tratamendu farmakologiko baimendurik ez duen gaixotasun bat tratatzeko bide berri bat ebaluatuz.





