Biodonostiako Onkologia Zelularraren taldeko Veronica Moncho-Amor eta Ander Matheu Doktorak, Robin Lovell-Badge doktorearen Londresko The Francis Crick Institute laborategiarekin elkarlanean, azaldu dute SOX2-ren deserregulazioa –zelula amen erregulatzaile oso garrantzitsua den transkripzio faktorea– hainbat zelula mota independentetan, pituitario-tumoreen agerpena eta progresioa errazten duela.
Harrigarria bada ere, deskubritu zuten melanotrofoak (zelula amen ondoan dauden zelula bereiziak) direla, eta ez zelula amak, tumore pituitarioen sorreraren arduradunak. Zelula amen SOX2ren aktibitateak guruin pituitarioan tumoreen progresioa errazten duela ere ikusi zuten.
PNAS aldizkari ospetsuan argitaratutako ikerketa honek, argitara ateratzen du zelula amen eta zelula bereizien arteko elkarrekintzak daudela guruin pituitarioko tumorigenesian eta SOX2ren paper esanguratsua. Ikerketaren arabera, SOX2ren jarduera inhibitzea minbizi mota horri aurre egiteko estrategia ona izan daiteke.
Artikuluaren erreferentzia:
SOX2 is required independently in both stem and differentiated cells for pituitary tumorigenesis in p27-null mice. Veronica Moncho-Amor, Probir Chakravarty, Christophe Galichet, Ander Matheu, Robin Lovell-Badge, and Karine Rizzoti. PNAS February 16, 2021 118 (7) e2017115118; https://doi.org/10.1073/pnas.2017115118





