Abenduaren 18an Esklerosi Anizkoitzaren Egun Nazionala ospatu da. Hori dela eta, Institutuko Esklerosi Anizkoitzaren Taldeak lankidetzan jardun du @bioaprender zientzia-dibulgazioko kontutik aurrera eraman den ekimenean. Kontu horrek Instagramen jarduten du gehienbat, gaixotasunaren jarraitzaileei gaixotasunaren inguruko hainbat xehetasun ezagutarazteko.

Hain zuzen ere, Institutuaren Miriam Gorostidi eta Andrea Iribarren ikertzaile gazteek parte hartu dute ekimenean, eta modu errazean azaldu dituzte gaur egun lantzen ari diren bi ikerketa-ildo: “Microbiota eta mikrobioma” eta “Zahartze Bizkorra” Esklerosi Anizkoitzean (EA).
Esklerosi Anizkoitza oso modu ezberdinean adierazten da paziente bakoitzarengan, eta horregatik mila aurpegietako gaixotasuna bezala ezagutzen da. Horregatik, gaixotasun horri ikuspegi pertsonalizatutik heltzea funtsezkoa da, eta gaur egungo medikuntzaren erronketako bat izan beharko luke.

Zorionez, azken urteetan lortutako azterketek eta emaitzek gaixotasunari modu pertsonalizatuan heltzea erraztu lezakete, hainbat faktoreren bidez; besteak beste, hesteetako mikrobiota (HM), milaka mikroorganismok osatzen dutena eta hainbat gaixotasunetan alterazioa edo disbiosia duela frogatu dena (hainbat minbizi mota, alergiak, Alzheimerra… eta EAn). Mikrobioma (HMren genoma) karakterizatzeko DNA sekuentziatzeko erabiltzen diren teknikak edo HMren alterazioak nola irauli daitezkeen jakin nahi baduzu, gaixotasunaren sintomak murrizteko eta pazienteen bizitza hobetzeko, Miriam Gorostidiren ekarpen hau interesatuko zaizu.

Bestalde, Zentro osoan zeharkakoa den Zahartzearen ikerketa-ildoari jarraituz, prozesu horrek EA duten pazienteei nola eragiten dien aztertzea planteatu zen. Immunitate-sistemaren zahartze bizkorraz gehiago jakin nahi baduzu, edo zure buruari galdetzen badiozu EA duen paziente baten immunitate-sistema pertsona osasuntsu batena baino lehenago zahartuko den, Andrea Iribarrenek bere hausnarketak aurkeztuko ditu hemen.

Mota horretako ekimenen jatorria berrogeialditik atera bezain laster sortu zen #SinCienciaNoHayFuturo mugimenduan bilatu behar da, non ikertzaile gazteek, hainbat konturen bidez @BioAprender @BioEmprender @BioInvertir… e.a., dibulgazio zientifikoa sare sozialen bidez egiten duten, hala nola Instagramen edo LinkedInen.