Azaroaren 11n, Gipuzkoan esleitutako AECC Minbiziaren Aurkako Elkartearen 2021eko Minbiziaren Ikerketarako Laguntzen aurkezpena egin da.
Ekitaldia Minbiziaren Aurkako Gune Aktiboan izan da, Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako egoitzan, Donostian, eta bertan izan dira Julio Arrizabalaga doktorea, Biodonostia OIIko zuzendaria eta Juan M. Ormazabal, Minbiziaren Kontrako Gipuzkoako presidentea.
Lorea Blázquez Ikerbasque doktore ikertzaileak, Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko Neurozientzien Arlokoa (Biodonostia OII), merezi izan du emandako “Ayuda LAB AECC 2021” beketako bat. Laguntza hori 246.800,00 €-koa da, eta hiru urteko iraupena izango du. Laguntza hau , glioblastoma multiformea tratatzeko doitasunezko medikuntza eta medikuntza pertsonalizatuko estrategia berriak ikertzera bideratuko da. Glioblastoma multiformea garuneko tumore gaiztorik ohikoena da helduetan.
Glioblastoma multiformeak erresistentzia handia du terapiarekiko, eta batez beste 15 hilabeteko biziraupena dute jasatzen dutenek; horregatik, beharrezkoa da hurbilketa terapeutiko berriak aztertzea. Proiektuak minbizi mota hori maila molekularrean aztertuko du, diana terapeutiko berriak identifikatzeko. Gainera, RNAren molekulak eta edizio-sistemak garatuko ditu, alterazioak zuzendu eta ahalmen terapeutikoa ebaluatu ahal izateko. Proiektuak tumore honen agresibitatea azaltzen duten mekanismoak ulertzea eta terapia berriak garatzea ahalbidetuko du. Gainera, proiektu honen bidez sortutako ezagutza beste minbizi mota batzuetara eta beste patologia batzuetara estrapolatu ahal izango da.
Halaber, ekitaldian, 2021eko AECC Praktika Programako hiru laguntza eman zaizkie Garazi Urio, Andoni Saenz eta Oier Etxezarretari. Hirurak 2021eko udan egin ahal izan dituzte praktikak Biodonostia OIren instalazioetan. Praktika horien helburua da ikerketa biomedikoaren errealitatea unibertsitateko ikasleengana hurbiltzea, haien prestakuntza osatzeko, minbiziari buruzko ikerketa-laborategi batean praktikak eginez.
En los últimos 4 años, la asociación guipuzcoana ha destinado 3,3 millones de euros a investigación. Eso ha sido posible, en gran parte, gracias a las contribuciones que realizan socios, donantes y empresas. A nivel nacional, las Ayudas a la investigación concedidas este año, ascienden a cerca de 20 millones de euros distribuidos en 186 proyectos.
Azken 4 urteetan, Gipuzkoako elkarteak 3,3 milioi euro bideratu ditu ikerketara. Hori posible izan da, hein handi batean, bazkide, emaile eta enpresek egiten dituzten ekarpenei esker. Estatu mailan, aurten emandako ikerketarako laguntzak 20 milioi euro ingurukoak dira, 186 proiektutan banatuta.
Halaber, azaroaren 30ean, Blazquez doktoreak bere proiektua aurkeztu zuen AECCn, “Ikertuz Aurrera” jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezue:








