Gaur, urriaren 19a, Bularreko Minbiziaren Aurkako Munduko Eguna ospatzen da Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) zehaztu zuen moduan, eta gaixotasun hori prebenitzeko, detektatzeko eta tratatzeko mundu osoan egiten diren jarduerak gogoraraztea du helburu.

OMEren datuen arabera, bularreko minbizia da emakumeen minbizi ohikoena, bai herrialde garatuetan, bai garapen bidean dauden herrialdeetan ere. Bularreko minbiziaren intzidentzia handitzen ari da mundo osoan, bizi-itxaropen handiagoa, urbanizazioaren hazkundea eta mendebaldeko bizimoduen adopzioa direla eta. Urtero 1.4 milioi kasu berri eta 500 mila heriotza inguru detektatzen dira munduan bularreko minbiziaren ondorioz; Espainian, 2020rako 32.953 kasu aurreikusten ziren.

Haren jatorria, sintomak eta bilakaera ezagutzea erronka dira Biodonostian, eta bertatik bularreko minbiziaren ikerketan parte hartzen duten eragile guztiei (pazienteak, paziente-elkarteak, ikertzaile-taldeak, erakundeak, ikerketak babesten eta kudeatzen dituzten erakundeak) balioa eman, zoriondu eta eskerrak eman nahi dizkiegu. Guztion parte-hartzerik gabe, azken hamarkadetako aurrerapenak ez ziren posible izango.

Biodonostia OIIan minbiziaren inguruko hainbat ikerketa proiektu burutzen dira beste hainbat ikerketa taldeen eskutik. Institutuak minbizia aztertzen duten taldeen artean bularreko Minbiziaren Talde bat ere badu. Hain zuzen ere, Isabel Alvarez eta María Caffarel Drak. zuzentzen dute talde hori eta duela gutxi, taldeko kideek laborategi berria estreinatu dute Onkologikoaren instalazioetan, bertan Osakidetzak minbiziarekin lotutako asistentzia-jarduera zentralizatzea erabaki duelarik. Horrek suposatzen du arlo asistentziala eta ikertzailea fisikoki hurbiltzea, langile klinikoen eta ikertzaileen arteko lankidetza erraztuz eta gaixotasunaren aldeko borrokan sinergiak sortuz.

Gaur egun, bularreko Minbiziaren Taldea hainbat proiektutan ari da lanean, Carlos III.a Osasun Institutuak, Eusko Jaurlaritzak eta, berriki, Onkologia Medikoko Espainiako Elkarteak (SEOM) eta Gipuzkoako AECCk finantzatuta. Proiektu horien artean, nabarmentzekoa da estrategia terapeutiko berriak garatu direla bularreko minbizi luminarrean terapia hormonal konbentzionalekiko erresistentzia leheneratzeko, ohikoena baita, diagnostikatutako kasuen % 80 baitira. Taldearen beste ikerketa-ildo bat hanturak bularreko minbiziaren progresioan nola laguntzen duen eta hantura hori blokeatzeko botikak nola diseina daitezkeen ulertzen saiatzen da.

AECC Gipuzkoako bideo honetan proiektu horietako batzuen xehetasun gehiago aurki daitezke: