Urriaren 8an, Biodonostiaren egoitzan, 2021. edizioko Berrikuntzako Bottom Up Proiektuen Deialdiaren Ebaluazio Batzordearen bilera egin da.
Julio Arrizabalagak, Institutuko zuzendariak, eskerrak eman dizkie bertaratutakoei batzordean parte hartzeagatik eta egindako ebaluazio-lanagatik, eta adierazi du Bottom Up deialdiak oso euskarri garrantzitsuak direla Euskal Autonomia Erkidegoko berrikuntzarako eremu biosanitarioan, Eusko Jaurlaritzak arlo horretan dituen ordezkariek aitortu dutenez. Praktika klinikora eraman diren emaitzek hori berresten duten frogak dira. Ideia berritzaileak dira, eta Gipuzkoako Osasuneko Lurralde Ordezkaritzatik abiatzen den eta bere gauzatze-garapen osoan Biodonostia OIIak kudeatzen duen laguntza ekonomiko horrengatik ez balitz, beren proposamenekin parte hartu duten profesionalen buruetan geratutako kezka baino ez lirateke izango.
Honekin, 8 dira jada Bottom Up proiektuetan parte hartzeko deialdiak. Edizio honetan, 15 proiektu aurkeztu dira, eta, aurreko deialdien kopurua baino txikiagoa bada ere, kontuan hartu behar da zein testuingurutan idatzi behar izan diren, alegia, denok ezagunak ditugun COVID-19k ezarritako baldintza bereziak medio.
Deialdian emandako finantziazioa aurkeztutako proiektuen artean banatuko da, pertsonengan eta haiei zerbitzuak ematen dizkieten asistentzia-prozesuetan eragiten duten inpaktuaren garrantzian oinarrituta.
Proiektuen Batzorde Ebaluatzaileko kideak hainbat arlo eta/edo diziplinatakoak dira, bai Donostialdea ESIkoak, bai Biodonostiakoak. Gaur egun, batzorde horretako kideak dira: Arantza Abad, Sara Arevalo, Miren Elisabet Barandiaran, Maria Jose Bartolome, Ander Izeta, Arantzazu Lekuona, Gonzalo Lopez, Loreto Vidaur, Juanma Zubia, Cristina Sarasqueta, Iratxe Urreta eta Itziar Vergara.






