Luis Bujandak, Biogipuzko OIIko gaixotasun hepatiko eta gastrointestinalen arloko arduradunak, Hospital Universitario de la Princesako Pérez-Gisbert doktorearekin batera, zuzendu du lan berri bat zeinean antibiotikoen kontsumoak infekzioen aurkako tratamenduen eraginkortasunean, kasu honetan, Helicobacter pylori, duen eragina aztertu den. Lan honen emaitzak Helicobacter nazioarteko aldizkarian argitaratu dira.
Helicobacter pylori bakterioak munduko populazioaren %40 baino gehiago infektatzen du, kasuen %10ean sintomak edo gaixotasuna eraginez eta 800 milioi pertsonari eraginez. Normalean, dispepsia eragiten du, baina gaixotasun larriak ere eragin ditzake, hala nola minbizi gastrikoa.
Ikerketa berri honetan ikusi denez, Helicobacter pylori infekzioa desagerrarazteko gehien erabiltzen den antibiotikoetako baten, klaritromizina delakoaren, kontsumoak %10 baino gehiago murrizten du bakterio horren aurkako tratamenduaren eraginkortasuna. Efektu hori ikusten da antibiotiko hori tratamendua aplikatu aurreko 5 urteetan kontsumitu denean. Emaitza horiek lortzeko, Europan 2013 eta 2023 urteen artean klaritromizinaren kontsumoa aztertu da ikerketan, eta Helicobacter pylori aurka aplikatutako tratamenduen eraginkortasunaren erlazioa aztertu da 27.459 pazienterengan. Aipatzekoa da klaritromizina ez dela soilik Helicobacter pylori bakterioa desagerrarazteko erabiltzen, arnas infekzioetan ere asko erabiltzen den antibiotikoa da ere. Beraz, ikerekta honen ondorio garrantzitsuena da aurreko 5 urteetan antibiotiko hori kontsumitu duten pazienteek klaritromizina erabiltzea saihestu beharko litzatekeela, eraginkortasuna murriztu ez dadin.
Bujan doktoreak azpimarratzen duenez, “beste behin ere, erresistentzia saihesteko antibiotikoen erabilera behar bezala adieraztearen garrantzia frogatzen da. Garrantzitsua da pazienteei galdetzea ea antibiotikorik erabili duten azken urteetan tratamendu antibiotiko berri bat bideratu aurretik“.





