Abenduaren 18an Biogipuzkoako Ekitaldi Aretoan ADEMGI elkarteko ordezkaritza bat jaso genuen. Egun honetan esklerosi anizkoitzaren egun nazionala ospatzen da eta efemeride hau baliatuta, Gipuzkoan Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea helburu duen elkarte honek, 10.000€-ko txeke bat eman zion Biogipuzkoako Neuroimmunologiako taldeari.
Txekea Maria Luisa Ustarrozek, ADEMGIko lehendakariak, eman du. Txekea ematerakoan esan duen bezala, “Ahal dugun neurrian, ADEMGIk ikerketa babesten du. Biogipuzkoako taldeari eskerrak eman nahi dizkiogu, joan daitezkeen jarduera guztietan beti laguntzen baitigute eta haien jarrera onagatik.”. Neuroimmunologiako taldearen izenean txekea Tamara Castillok eta David Otaeguik jaso zuten. Castilloren hitzetan “Donostia Unibertsitate Ospitaleko esklerosi anizkoitzeko unitatetik eta Biogipuzkoako Neuroimmunologia taldetik asko eskertzen da paziente-elkarteek pazienteekin eta haien senideekin batera gaixotasun honen ikerketa sustatzeko egiten duten ahalegina. Laguntza hori funtsezkoa da zergatik gertatzen den hobeto ulertzeko eta tratamenduetan sakontzen jarraitzeko eta, beraz, pazienteen bizi kalitatea hobetzeko. Ikerketa funtsezko oinarria da, eta, halakop ekimenei esker, pazienteentzat lanean jarrai dezakegu taldean.”
Ekitaldian ere parte hartu dute Neuroimmunologiako lankideek, Adolfo López de Munáinek, Neurozientziak arloko arduradunak, eta Alvaro Prada Donostia Unibertsitate Ospitaleko Immunologia zerbitzuko burua.
Mila esker ADEMGI zuen lana eta laguntzagatik!









