Urtero, urriaren 29an, Iktusaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, gaixotasun horren prebentzioaren eta tratamenduaren garrantziaz kontzientziatzeko. Gure institutuan, Patricia de la Rivak zuzentzen duen Iktus taldeak ikertzen du gaixotasun hori.
Talde hori Donostia Ospitaleko Iktus Unitatearekin lotuta dagoenez, harreman zuzena du iktusa duten pazienteekin, eta, horregatik, gaixotasunaren fase guztiak iker ditzakete. Hala, ikerketa-lerro irekiak dituzte paziente batzuek tratamenduei hobeto erantzuteko arrazoiak ulertzeko, iktusaren kausa detekzio-gaitasuna hobetzeko, tratamenduen segurtasuna handitzeko, eta ahalbidetzeko iktusa duten pertsonengan eta haien ingurunean eragin psikoafektiboaren detekzioa eta tratamendua.
Azken urteotan, gainera, CADASIL gaixotasunean ikerketa-ildo bat garatu dute. Gaixotasun hereditario hori “arrarotzat” jotzen da, eta iktus iskemiko errepikakorrak, aura duen migraina eta narriadura kognitibo progresiboa eragiten ditu, eta iktusaren kausa genetiko ohikoena da.
Taldetik nabarmentzen duten bezala “gure ustez, ikerketak aukera ematen digu pazienteei eskaintzen diegun asistentzia-kalitatea hobetzeko, oso modu zuzenean. Proiektuak pazientearekin dugun harremanetik sortzen dira, eta horien emaitzek eragin zuzena dute, gure protokoloak emaitza horietara egokitzen baititugu“.
Aurten, lankideek iktusa hobeto ezagut dezaten, jardunaldi bat antolatu dute, loaren eta iktusaren arteko harremana jorratzeko. Horretarako, Felix Gonzalezek (Donostia Unibertsitate Ospitaleko iktus-unitateko neurologoa), Amaia Muñozek (Donostia Unibertsitate Ospitaleko lo-espezialista) eta Inés Albajek (Ciudad de Telde Ospitaleko neuro-gaikuntzan eta loan espezializatutako neurologoa) hizlari arituko dira jardunaldian.





