22/06/17
Data: 2017ko ekainak 22 eta 23
Lekua: Donostiako Miramar Jauregia
Urtero bezala, EHU-UPV-ak Udako Ikastaro arrakastatsuak antolatu ditu aurten ere. “Osasuna, pertsonekiko Konpromisoa” zikloan “Zahartze osasuntsurantz berrikuntzaren eta ikerketaren bidez” izeneko ikastaroa dago aurreikusita, Julio Arrizabalaga dk.-aren (Biodonostia Osasun Ikerketa Institutuko zuzendari zientifikoa) eta Leocadio Rodríguez Mañas dk.aren (Hauskortasuna eta Zahartze Osasuntsua CIBEReko zuzendaria eta Getafeko Unibertsitate Ospitaleko Geriatria Zerbitzuko burua) zuzendaritzapean.
Ikastaro hau zahartutako gizarte baten erronkaren aurrean, zahartze osasungarriak ematen duen aukeran oinarritzen da eta, oinarrizko ikerketa zein klinikoan egindako aurrerapenak aurkeztea, zahartzean I+G+B-aren inpaktua ezagutzea eta lan eremu honetan partaide diren agente nagusien arteko topaketa sortzea dira ikastaroaren helburuak.
Aipatutako zuzendariekin batera, Belén Bornstein Sánchez dk.-ak (ISCIIIko Ikerketaren Sustapen eta Ebaluaziorako zuzendariorde nagusia), Somnath Chaterji dk.-ak (Osasunaren Mundu Erakundea) eta Francisco del Pozo Guerrero dk.-ak (Teknologia Biomedikoko Zentroaren zuzendaria. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa) parte hartuko dute hizlari lanetan. Halaber, Ikerketa Klinikoa, Oinarrizko Ikerketa eta Gizartea eta Zahartzeari buruzko mahai-inguruak daude antolatuta ikastaro honetan.
Izen-emateak Uda Ikastaroko webean egin behar direla gogoratzen dizugu: https://www.uik.eus/es/hacia-el-envejecimiento-saludable-traves-de-la-innovacion-y-la-investigacion.
2017ko maiatzaren 31 baino lehen egindako izen-emateek tarifa murrizturako eskubidea dute.