21/11/18

Data / Fecha: 2018ko azaroaren 21a / 21 de noviembre de 2018.
Ordua/ Hora: 19:00
Lekua / Lugar: Museo San Telmo Museoa. (Doako sarrera gunea bete arte).

Pertsonen osasuna ez da bizi den hiri ingurunearekin zerikusirik gabekoa. Egun, ebidentziak ditugu hiri nahiz auzo bakoitzeko ezaugarriak bertan bizi direnen osasunaren determinatzaileak direla. Hirigunearen ezaugarri jakinek hilkortasunean eta morbilitatean eragiten dute, eragin positiboa edo negatiboa izan dezakete haurren garapen neuropsikologiko eta fisikoan eta erlazio sozialetan eta populazio orokorraren aldarteetan eragiten dute ere.
Hiria eta osasunaren arteko erlazioa atzerapen gehiagorik gabe aztertu eta heldu beharreko gaia da, are gehiago migrazioa, demografia, energia eta klima-aldaketa bezalako erronkei aurka egiten den mundu honetan.

Jesús Ibarluzeak, biologoa, psikologoa eta Osasun Publikoan Doktorea, eta Biodonostia OII-an Ingurumen Epidemiologia eta Haurren Garapena Taldeko buruak, aztertuko du klima-aldaketak, edo emango diren aldaketa guztiek, nola eragingo dieten etorkizun hurbil batean biztanlegoaren gehiegoa bilduko duten hiriei..

Argibide gehiago. http://www.cristinaenea.eus