OIASSO Museoa - IRUN

18/10/24

Irungo Oiasso Museoak eta Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuak abian jarri dute “Historia – Zientzia” urteko zikloaren bigarren edizioa. Ziklo honen helburua da osasun-ikerketak eta ezagutza zientifikoak historian zehar gizartearen aurrerabidean izan duten eta izaten jarraitzen duten eragina zabaltzea. Horretarako, elkarrizketa-formatu batean, bi erakundeek partekatzen eta osatzen dituzten gaiak jorratuko dituzte: zientzia, dibulgazioa, historia eta osasuna.

Gizartearen eta pertsonen osasun-egoera eta bizi-kalitatea, besteak beste, osasun publikoaren, osasun-arretaren edo hirigintzaren arloetan egindako aurkikuntza zientifikoek eta horietatik eratorritako jarduerek zehazten dute.Oiassoko Museoa, bere hurbiltasunagatik, ingurune aproposa da egindako bide hori zabaltzeko eta gai horien inguruko eztabaida eta elkarrizketa proposatzeko.

EGITARAUA

ERAKUSKETA: EMAKUMEAK EMAGINAK ETA ERDITZEA

URRIAK 18, ostirala
18:30
________________________________________
Denboraldiko erakusketaren inaugurazioa. Doako sarrera.

 

HITZALDI ZIKLO ELKARRIZKETATUAK

Zientzia eta historiaren arteko elkarrizketak.

URRIAK 22, asteartea
19:00
Moderatzailea: Sergio Cardoso
________________________________________
Uxune Apalategi – Elena Torregarairen arteko elkarrizketa

Antzinako Egipto: “Egipton kontatu gabeko Hª”

 

URRIAK 23, asteazkena
19:00
Moderatzailea: Koldo Garcia
________________________________________
Maria M. Caffarel eta Mertxe Urteagaren arteko elkarrizketa

Erroma: “Erromatarren garaiko kontatu gabeko Hª”

 

URRIAK 24, osteguna
19:00
Moderatzailea: Cristina Ubani
________________________________________
Mikel Gorostidi eta Isabel Mellénen (“Tierra de damas” en egilea) arteko elkarrizketa.

Erdi Aroa: “Erdi Aroko kontatu gabeko Hª”

 

XANTALEN NEKROPOLIKO BISITA GIDATUA

URRIAK 26, larunbata
11:00
________________________________________
Jaioberrien, haurtxoen edo haurren, haurdun dauden emakumeen eta abarren ehorzketen gaia lantzeko.