Biogipuzkoako ekitaldi-aretoa

23/10/24

EPIC (European Prospective Investigation into Cancer and Nutrition) proiektua munduko kohorte-ikerketa handienetako bat da, Europako 10 herrialdetako milioi erdi parte-hartzaile baino gehiagorekin (521000). Plangintza-fasea, hainbat azterketa pilotu barne, 1990ean garatu zen. Parte-hartzaileen erreklutamendua 1993an hasi zen lau herrialdetan, Espainian, Italian, Frantzian eta Erresuma Batuan; 1994 eta 1998 artean, sei herrialde gehiagotara zabaldu zen: Grezia, Alemania, Herbehereak, Danimarka, Suedia eta Norvegia. EPIC proiektua Espainian hainbat autonomia-erkidegotako 6 zentrotan egiten da. Horietako bostetan Espainiako kohortea osatzen duten parte-hartzaileak bildu ziren. Zentro horiek erkidego edo probintzia hauetakoak dira: Asturias, Granada, Murtzia, Nafarroa eta Gipuzkoa. EPIC-Espainia kohortea 41437 parte-hartzailek osatzen dute, horietatik 25808 (%62) emakumeak dira eta 15629 (%38) gizonak, 30-69 urte bitartekoak.

Proiektuak duen arrakastaren ardatzak dira denbora honetan guztian EPIC zentroen arteko 30 urteko elkarlana, bai maila nazionalean bai nazioartekoan, baita EPICetik kanpoko ikerketa zentroekin egindakoa. Talde-lana, ikertzaileen eta zentroen eskuzabaltasuna, errespetua, kemena, indarrak batzeko gaitasuna, lankidetzak, hasieratik partzuergoetan parte hartzea arrakastaren zati garrantzitsua izan da.

Jardunaldi honen bidez, EPIC zentroen eta kanpoko zentroen arteko 30 urteko lankidetzaren emaitza batzuk aurkeztu nahi dira.

Bileraren egitaraua.

Informazio gehiago.