Koldo Garcia Etxebarria dk. – Genetika gastrointestinala taldeko arduraduna Biodonostia OIIan.

Biodonostia OIIko-Ekitaldi Aretoan

08/04/22

13:30

Medikuntza pertsonalizatua oinarritzen da gaixotasunen iragarpenari, prebentzioari, diagnostikoari eta tratamenduari buruzko erabakiak informazio genetiko, molekularra eta ingurumenekoa erabilita gidatzean. Gaixotasun eta sindrome gastrointesinalen kasuan, pertsonaren gene-informazioaren, bere mikrobiotaren eta dieta bezalako ingurumeneko faktoreen arteko elkarrekintza gertatzen da. Horregatik, eredu oso egokiak dira gene-informazioa praktika klinikora nola eraman aztertzeko. Biodonostian 5 urte bete berri ditudala baliatuta, partekatuko ditut gaixotasun eta sindrome gastrointestinalen gene-oinarrian egindako ikerkuntzari buruzko gogoetak eta lana; eta medikuntza pertsonalizatuaren bidez gene-ezagumendu hori praktika klinikora eramateari buruz ikas ditzazkegun ikasgaiak.