Kursaal. Kamara Aretoa - Donostia. Gipuzkoa

27/04/22

GEICAMen 14. nazioarteko sinposioa 2022ko apirilaren 27tik 29ra bitartean egingo da Donostian.

GEICAMek (Bularreko Minbiziaren Ikerketarako Espainiako Taldeak) bi urtean behin sinposio bat antolatzen du. Sinposio horretan, nazioko eta nazioarteko aditu ospetsuak biltzen dira, ezinbestean bat egiten duten bi munduri buruz ikasteko eta gogoeta egiteko; emakumeei arlo guztietan arreta pertsonalizatua ematetik hasi eta gaur egun bularreko minbizian egiten ari den ikerketa epidemiologiko, kliniko eta translazional aurreratuetaraino.

Aspaldidanik, bai Onkologikoa bai Donostia Unibertsitate Ospitalea, Minbizia Kudeatzeko Gipuzkoako Unitatearen barruan bateratuta daudenak, GEICAMeko kideak dira. 14. edizio honetan sinposioaren koordinazioa Isabel Álvarez López doktoren eta  Ander Urruticoechea Ribate doktorearen eskutik egiten ari da. Biak Osakidetzako Gipuzkoako Minbizia Kudeatzeko Unitateko eta Biodonostia IISko Bularreko Minbiziaren taldeko kideak dira

Kontsultatu HEMEN Programa

Sinposio honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu webgunea: https://www.simposio-geicam.org/