Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberriak, Biodonostiako zuzendari Julio Arrizabalaga doktoreak, Donostialdea ESIko zuzendari-kudeatzaile José Manuel Ladrón de Guevarak eta Katxalin, Gipuzkoako Bularreko eta ginekologiako minbiziak eragindako emakumeen elkarteko presidente Charo Beobidek aurkeztu dute Donostialde ESIk eta Katxalinek sinatu duten lankidetza-hitzarmena. Gainera, elkarteak 15.000 euroko txeke bat entregatu dio Biodonostiaren bularreko minbiziaren ikerketarako.
Zuzendari nagusiak azpimarratu du “Osasun Sailaren, Osakidetzaren eta Katxalin elkartearen arteko lankidetza beti egon dela presente prebenzio programak egiteko orduan, batez ere Bularreko Minbizia Goiz Detektatzeko Programa abian edo indarrean sortu zenetik. Baina gaurko ekitaldian, edo arestian sinatutako hitzarmenaren ondorioz, agerian ikusten da, ikerketara ere zabaldu dela Katxalin elkartearen lana, Biodonostian bularreko minbiziaren ikerketa-lana bultzatuz eta lagunduz”.






