Biogipuzkoa Osasun Ikerketa Institutuko Bioingeniaritza Birsorkuntzan eta Minbizian ikerketa-taldeak, Amaia Cipitriak zuzentzen duena eta IKERBASQUE ikertzailea, lan bat argitaratu du Science Advances aldizkari entzutetsuan. Lan honetan aztertzen da bularreko minbiziaren metastasia hezurretan nola garatzen den. Gainera, garrantzi eta berritasun handia duenez, lan hau aldizkari horren azala izango da.

Bularreko minbiziak hezurrean metastasia eragin ohi du eta hezurrak suntsitzen dituzten lesioak eragin ohi ditu. Egitura-aldaketek eta aldaketa biofisikoek metastasiaren progresioan eragiten dutela uste bada ere, oso gutxitan aztertzen dira. Aldaketa horiek aztertzeko, lan honetan garatu ziren hezur-metastasi goiztiarraren duen sagua eta irudi multimodalak. Hala, minbizi-zelulen kokapena, hezur-(bir)modelatze dinamikoa eta metastasiaren hasiera kuantifikatu nahi ziren. Mikroskopia aurreratuaren bidez, zelula minbizidunak hezur ukigabetan aurkitu ahal izan zituzten, bai bakarka, bai talde txikitan; eta haien tamaina eta hezurrean duten banaketa aztertu zuten. Gainera, hezurretako lesio goiztiarrak hauteman zituzten, eta, hezurretan lesio detektagarririk ez bazegoen ere, ikusi zuten hezurrek (bir)modelatu aldatu bat zutela. Irudiak aztertzeko tresna berri batekin, lesio goiztiarren hazkundeari jarraitu zitzaion denboran zehar. Hala, frogatu zuten minbizi-zelulak hezur-konpartimentu guztietan daudela, eta hezurretako lesio metastatiko goiztiarrak, berriz, metafisian baino ez direla hautematen, hots, goi-(bir)modelazioko eskualde batean. Ikerketak iradokitzen duenez, hezurren (bir)moldaketa tasa altuek erraz dezakete metastasi goiztiarrean lesioak sortzea.

Ikerlarien hitzetan, “Ilusioz beterik gaude partekatu ahal izan ditugulako hartu genituen irudi batzuk non bularreko minbizi-zelulak oso goiztiarrak diren estadioetan hezurretatik nola barreiatzen diren ikusten den, irudi aurreratuko teknika berriei (3Dko argi-laminaren fluoreszentzia-mikroskopia eta mikrotomografia konputarizatua) eta hezur-lesioen hazkuntza goiztiarrerako irudiak aztertzeko tresna berriari esker”. Gaineratu dute “Horrek oinarriak ezartzen ditu bularreko minbiziaren latentziari eta hezur-metastasiaren hasierari buruz gure taldean laster abiatuko den europar proiektu berrirako”.

Lan honek Max Planck Institutuko (Alemania), McGill University (Kanada) eta Leibniz-Institute for Advancing Analytics (Alemania) erakundeetako ikertzailean parte hartzea izan du. Gainera de Deutsche Forschungsgemeinschaft (CI 203/2-1), IKERBASQUE, Ministerio de Ciencia e Innovación (PID2021-123013OB-I00, MCIN/AEI/10.13039/501100011033), Fundación Científica Asociación Española Contra el Cáncer (LABAE223466CIPI), Departamento de Salud del Gobierno Vasco (2023333027), International Max Planck Research School y FRQS Programme de bourse de chercheur emandako diru-laguntzei esker posible izan da lan hau.

Bioingeniaritza Birsorkuntzan eta Minbizian taldeari esker egindako artikulua.