Urteko lehen asteotan osasun zentroak gripea duten pertsonez beteta daude. Gripea sudurra, eztarria, bronkioei eta, batzuetan, birikei eraso egiten dien infekzio biriko bat da. Bere sintoma arruntenak dira sukar altuaren bat-bateko agerpena, giharretako mina, zefalea, eta egonezin orokor nabaria, eztul idorra, eztarriko mina eta errinitisa.

Aste bat edo bi asteren buruan gaixo gehienek gripea inolako tratamendu medikurik gabe gaindituko badute ere haur txikien, adinekoen eta bestelako gaixotasun larriren bat dutenen kasuan infekzioak arazo larriak ekar ditzake, pneumonia, bai eta heriotza ere.

Azken urteotan gure gizartean kezka berezia sortu duen gripearen azpimota bat da A gripea edo N1H1 gripea. Egun, II. Faseko mundu mailako saiakuntza kliniko bat gauzatzen ari da A gripea duten ospitale-gaixoetan sendagai antibiral baten eraginkortasuna probatu ahal izateko. Mundu osoko zentro espezializatuetan, Donostialdea ESI barne, gauzatzen ari den saiakuntza honek garrantzi handia dauka nazioartean. Gipuzkoako gaixo bat saiakuntzan parte hartzen duen Estatuko lehen pertsona da; eta bigarrena mundu osoan.

Donostialdea ESIko Gaixotasun Infekziosoen taldearen ospea eta lanari esker, bai eta zentroaren abangoardiako azpiegiturei esker ere, zentroa saiakuntza honetan parte hartzeko hautatua izan da. Bere ikerlari nagusia Francisco Rodríguez Arrondo doktorea da.

Biodonostia OIIren Saiakuntza Klinikorako Plataformak bere papera jokatu du ere arrakasta horretan, baliabide eta langile guztiak jarri baititu zentroaren esku. Alderdi hori funtsezkoa izan da saiakuntza klinikoa oso konplexua baita gripearen urtarokotasunaren ondorioz eta, horrexegatik, parte hartzen duten eragile ezberdinen arteko koordinazioak erabatekoa izan behar du saiakuntzaren arrakasta bermatzeko.

Honako hau bezalako mugarri ezberdinei esker Donostialdea ESIk eta bere gaixoek tratamendu berriak, eraginkorragoak eta seguruagoak, erabiltzeko gai dira egun.

Saiakuntza klinikoari buruz:

  1. Faseko ausazko eta itsu bikoitzeko saiakuntza honen xede nagusia da Oseltamivirrekin konbinatutako JNJ-63623872aren segurtasuna, farmakozinetika eta eraginkortasuna handitzea A gripea duten nerabetan (13-17 urte) eta adinekoetan (65-85 urte), pertsona helduekin alderatuta (18-64 urte). Ikerketaren iraupena 19 hilabetekoa da eta Janssen laborategia da bere sustatzailea.