Biodonostia OIIk bi ikerketa-talde berri sortu ditu: Osasun Zerbitzuak Zahartzean eta Kronikotasunean eta Neuro-endekapen Sentsoriala.

Javier Mar Medina doktoreak zuzentzen du Osasun-zerbitzuak zahartzean eta kronikotasunean ikerketa-taldea eta Kirurgia eta Hainbat Gaixotasun Sistemikoren arloaren barruan dago. Xedetzat du osasunean ikerketa integrala sustatzea, osasun-baldintzak eta jarduera oztopatzen duten muga kronikoen sorrera eragiten duten mekanismoak sakonkiago ezagutzeko eta horiei heltzeko estrategia egokienak ezartzeko. Taldeak berrikuntza sustatu nahi du zerbitzu eta antolakuntza-eredu bateratuetan, paziente kronikoen arretan ekitatea, eraginkortasuna eta iraunkortasuna ziurtatzeko. Bestalde, Lehen Arretan ikerketa klinikoa sustatu nahi da, ebidentzian oinarritutako gaixotasun kronikoetarako esku-hartzeak barne hartzeko

Javier Ruiz Ederrak zuzentzen du bigarren ikerketa-taldea, Neuro-endekapen Sentsoriala, eta Neurozientzien arloaren barruan dago. Xedetzat du ikusmena eragiten duten gaixotasunak aztertzea, eta Pigmentu Erretinosia da bere ikerketa-ildo nagusia. Pigmentu Erretinosia erretinaren herentziazko endekapenaren agerpenik ohikoena da eta mundu osoan 4.000 pertsonen artetik batek pairatzen du. Erretinako makilen eta/edo konoen galerarekin erlazionatutako mailakako disfuntzio bat da eta erretinaren atrofia eta ikusmenaren galera eragiten du. Begi-lausoen azterketaz arduratzen den arlo bat ere badago; begi-lausoak dira mundu osoan 55 urtetik gorako pertsonengan ikusmen-galera eragiten duen arrazoi nagusia.

Aipatutako bi ikerketa-taldeekin, Biodonostia IISn 25 ikerketa-talde daude, 7 gaikako arlotan banatuta.