Urtarrilaren 24an, AENOR-ek Biodonostia OIIri jakinarazi dio ISO 9001:2015 Arauaren araberako Kalitatearen Kudeaketarako Sistemaren Ziurtagiria eskuratu dutela Institutuaren Molekula Diagnostiko, Genomika eta Histologiako Plataformetan.

Albiste zoragarria da hori Institutuarentzat, baita pozgarria ere, Plataformei babesa ematen baitie beren jarduna sustatu eta kanpoko bezeroek zerbitzuak eska ditzaten erakartzeko; bezero askok baldintza hori eskatzen dute eskakizuna egitean.

Halaber, AENOR-ek jakinarazi du Biodonostia OIIk UNE 166002:2014 arauaren arabera I+G+b Kudeaketa Sistemaren Ziurtagiria berrituko duela, pasa den azaroan egindako ikuskaritza bateratuaren ondoren.

Ziurtagiri horiek balio erantsia eskaintzen die Biodonostia OIIren I+G+b jardueren konfiantzari, irudi korporatiboa eta lehiakortasuna hobetu eta Institutuan Berrikuntzaren alorrean jardunbide egokiak ikusarazten dituzte.

Xehetasun gehiago erantsitako Ziurtagirian.

btn_pdfIQNetES-0059-2018_2018-01-24

btn_pdfCertificadoER-0059-2018_ES_2018-01-24

btn_pdfCertificadoIDI-0022-2016_ES_2018-01-11