Cristina Irigoyen Laborra doktorea Medikuntzan lizentziatua da, eta Oftalmologian espezialista Donostia Ospitalean. Gaur egun Donostialdea ESIko Oftalmologia Zerbitzuan ari da lanean.
Laguntza horri esker, Erretinosi Pigmentarioaren ikerketa genetikoa eta korrelazio klinikoa Euskal Herrian izeneko proiektua burutuko du epealdi horretan. Horrez gain, bidez a en Erretinitis Pigmentarioaren, koroideremiaren eta Stargardt-en gaixotasuinaren inguruan terapia genetikoarekin egindako hainbat saiakuntza klinikotan ere hartuko du parte, Tubingen-eko Unibertsitate Ospitalearekin eta Oxford-eko Uinibertsitatearekin elkarlanean betiere. Eta bestetik, Donostialdea ESIko distrofia erretinianoen unitatea sortzea aurreikusten da, erretinako Argus protesien inplante edo ezarpenerako ziurtapena lortzearen ondorioz.
Luis Miguel Moreno Iñiguez doktorea Medikuntzan lizentziatua da, eta Psikiatrian espezialista en Nafarroako Unibertsitatetik eta Haur Psikiatrian espezialista Columbia-ko Unibertsitatetik (New York, USA). Medikuntzan doktorea ere bada, Madrileko Uinibertsitate Konplutentsean. Gaur egun Irungo osasun mentaleko zentroan ari da lanean.
Iñiguez doktoreak epealdi horretan aurrera eramango duen jarduera nagusia Bidasoaldeko ESIko Garapenean zentratua dagoen Haur Osasunaren Sustapena “PSIC-D” izeneko proiektu globalaren barruan kokatzen da. Premia bereziak dituzten neska eta mutikoei eskainitako Arreta integratuko prozesua (gaztelaniaz PAINNE akronimoarekin ezagunagoa da) Bidasoa eskualdean egokitu eta moldatzeko proiektu pilotu bat da bertan jorratuko dena.
Ekimen horiekin, Osakidetzako medikuek ikerkuntzara eskainitako ardura eta dedikazioa sustatu nahi dute Biodonostia erakundeak eta Gipuzkoako Sendagileen Elkargo Ofizialeko Fundazioak, Osakidetzan asistentziara jarriak dauden eta lan hori ikerkuntzarekin bateratzen duten profersionalen masa kritikoa sendotuz aldi berean, ezagutza pazienteei trasladatzeko eta praktika edo jarduera asistentzialetik ikerkuntzarako hipotesiak sortu eta sustatzeko, pazienteari eta biztanleria osoari bideratutako ikerketa erraztuz era horretan.





