Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 18 irakaslek Biodonostia OIIk antolatu dituen prestakuntzarako eta eguneratzeko jardueretan parte hartu dute. “Ikerkuntza biomedikoa, eguneratzea eta proposamen didaktikoak” izeneko ikastaroa irailean eta urrian izan da.

Ikastaro horren helburua, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleei biomedikuntzan azken hamarkadan izan diren aurrerakuntzak hurbiltzea izan da.

Jardunaldi horiek Belen Gago, David Otaegui, Matxus Perugorria, Ana Aiastui Biodonostia OIIko ikertzaileek eman dituzte eta Eusko Jaurlaritzak Prest Garari esleitutako laguntzari esker egin ahal izan da.

20150929_PrestGara 20150929_PrestGara2 20150929_PrestGara4 20150929_PrestGara5