“Zinema eta Zientzia” zikloa Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostiako Zinemaldiak kultura zinematografikoa eta zientifikoa uztartzeko antolatutako zikloa da. Zikloak zinema-hizkuntzaren unibertsaltasuna eta edertasuna baliatzen ditu pentsamendu zientifikoaren edertasuna eta sakontasuna erakusteko. Aurten, munduarekin dugun harremana markatu duten zientzia eta humanitate arloetako batzuk aztertzera gonbidatzen gaitu programak, eta 12 film proiektatuko dira Donostian, Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Donibane Lohizunen urtarriletik hasi eta martxora bitartean.
Aurreko edizioetan bezala, Biogipuzkoa OIIak saio bat izango du ziklo honetan. Aurten, “Los destellos” filma ardatz hartuta “Bizitzaren amaiera: literatura, zinema eta zientzia” mahai-ingurua izango da proiekzioaren ondoren, Pilar Palomero eta Ander Urruticoechea gure Institutuko Onkologia Arloko arduraduna eta Bularreko Minbizia taldeko arduradunaren eskutik. Mahai-inguruan filmarekin zerikusia duten gaiak jorratuko dira, Palomerok berak zuzenduta, eta Itziar Vergara Biogipuzkoa OIIko zuzendari zientifikoak egingo ditu moderatzaile lanak.
Film espainiar honen sinopsia: “Isabelen bizitza erabat aldatzen da ustekabean: alabak Ramón aldian-aldian bisitatzeko eskatzen dio, gaixorik baitago. Hamabost urtez senar ohiarengandik aldenduta egon ondoren, orain ezezagun bat bezala ikusten du, nahiz eta urteetan familiakoak izan. Isabelek gainditutzat jotzen zituen sentimenduak biziko ditu atzera.”
Emanaldiak:
| Data | Hiria | Lekua | Ordua |
| 04/03/2026 | Gasteiz | Museo Artium | 19:00 |
| 06/03/2026 | Donostia | Tabakalera | 18:00 |
| 07/03/2026 | Bilbo | Bizkaia Aretoa | 19:00 |
| 05/03/2026 | Iruñea | Cines Golem Baiona | 19:00 |
Informazio gehiago eta sarrerak nola eskuratu esteka honetan dituzu.
Ziklo honen barruan beste filme hauek proiektatuko dira:
- El planeta de los simios
- L’enfant sauvage
- The social network
- The birds
- Sisters with transistors
- The fly
- The nutty professor
- La voie royale
- Los destellos
- The third man
- Narayama bushi-ko
- Kaze no tani no naushika
Gerturatu zaitez lagun edo senideekin saio hauetara zineaz eta zientziaz gozatzeko.





