“Zinema eta Zientzia” zikloa Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostia Zinemaldiak antolatzen duten zikloa da kultura zinematografikoa eta zientifikoa batzeko. Zikloak lengoaia zinematografikoaren unibertsaltasuna eta edertasuna baliatzen ditu pentsamendu zientifikoaren edertasuna eta sakontasuna erakusteko. Aurten 12 filme proiektatutko dira Donostia, Bilbo, Iruñea eta Gasteizen, urtarriletik martxora.
Iaz bezala, Biogipuzkoak saio bat izango du ziklo honen baitan. Aurten, “La Maladie de Sachs (Doctor Sachs-en konfesioa)” filmea izango da saio horren ardatz eta Rafa Rotaeche (gure Institutuko Lehen Arretako buruetako bat) izango da filmea aurkezten eta dituen zientzia-ertzei buruz azalpenak ematen. Filme frantsez honen sinopsia da “Bruno Sachs herri txiki bateko medikua da, eta mota guztietako gaixotasunak artatzen ditu kontsultan, baita gaixotasun psikologikoak ere. Herrian beste mediku bat besterik ez dago, bera baino zaharragoa, eta Sachsek paziente batzuk bidaltzen dizkio.”
| Data | Hiria | Lekua | Ordua |
| 2025/02/27 | Gasteiz | Artium Museoa | 19:00 |
| 2025/02/28 | Donostia | Tabakalera | 19:00 |
| 2025/03/01 | Bilbo | Bizkaia Aretoa | 19:00 |
| 2025/03/04 | Iruñea | Golem Baiona Zinemak | 19:00 |
Informazio gehiago eta sarrerak nola eskuratu esteka honetan dituzu.
Ziklo honen barruan beste filme hauek proiektatuko dira:
- The Theory of Everything
- The Time Machine
- Vincere
- High Life
- Djúpiò
- Le Théorème de Marguerite
- Frankenstein / The Bride of Frankenstein
- Erin Brockovich
- The Thing
- Kampen om Tungvannet
- Everything Everywhere All at Once
Ahal izanez gero, gerturatu zaitez lagun edo senideekin saio hauetara zineaz eta zientziaz gozatzeko.






