Zinema eta Zientzia” zikloa Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostia Zinemaldiak antolatzen duten zikloa da kultura zinematografikoa eta zientifikoa batzeko. Zikloak lengoaia zinematografikoaren unibertsaltasuna eta edertasuna baliatzen ditu pentsamendu zientifikoaren edertasuna eta sakontasuna erakusteko. Aurten 10 filme proiektatutko dira Donostia, Bilbo, Iruñea, Gastiez eta Donibane Lohitzunen, urtarriletik martxora.

Iaz bezala, Biogipuzkoak saio bat izango du ziklo honen baitan. Aurten, PLAN75 filmea izango da saio horren ardatz eta Itziar Vergara (Biogipuzkoako Zuzendari Zientifikoa) izango da filmea aurkezten eta dituen zientzia-ertzei buruz azalpenak ematen. Filme japoniar honen sinopsia da “Etorkizun distopiko batean, Japoniako Gobernuak 75 PLANA abiarazi du, adinekoak beren bizitza amaitzera bultzatzen dituen programa bat, azkar zahartzen ari den biztanleriaren karga soziala eta ekonomikoa arintzea helburu duena.”

Data Hiria Lekua Ordua
2024/02/22 Gasteiz Artium Museoa 19:00
2024/02/23 Donostia Tabakalera 19:00
2024/02/24 Bilbo Bizkaia Aretoa 19:00
2024/02/27 Iruñea Golem Baiona Zinemak 19:00

Informazio gehiago eta sarrerak nola eskuratu esteka honetan dituzu.

 

Ziklo honen barruan beste filme hauek proiektatuko dira:

  • Oppenheimer
  • Semmelweis
  • Memorias de África
  • Ekaitz Perfektua
  • La Historia de Hedy Lamarr
  • Mars Express
  • Tiempo de Silencio
  • Baby Hezten
  • Theater of Thought

 

Ahal izanez gero, gerturatu zaitez lagun edo senideekin saio hauetara zineaz eta zientziaz gozatzeko.